Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Zer nahi duzu?

NATURA HUNKIGARRIA
NATURA HUNKIGARRIA

Nafarroa paisaia alpetarrak, atlantikoak eta mediterraneoak biltzen dituen eskualde bakarra da Europa guztian.

Pirinioetako gailur elurtuetatik Errege Bardea idorreraino, ezagutu bere aberastasun naturala zaintzen jakin izan duen eskualde bat. Nafarroako klima-aniztasuna harrigarria da gurea bezain txikia den komunitate batentzat, eta oparotasun handia oparitu digu horrek: ibar beti berdeak, baso ederrak eta koloretsuak, urak zizelkatutako arroila ikusgarriak, aintzirak eta urtegiak, kondairazko leizeak eta babestutako eremu ugari, besteak beste, hiru natura-parke. Natura maite baduzu, izugarri gozatuko duzu hemen.

KONTRASTEZ BETERIKO PAISAIA

Nafarroan, berdea eta ibarra gauza bera dira, magia eta basoa ere bai, baita basamortua eta Errege Bardea ere. Ezagutu altxor natural horiek landa-turismoko establezimendu atseginetan ostatu hartuz.

Naturan murgiltzeko ideiak

Nafarroa, paradisu bat hegaztiei so egiteko
Actividades y Experiencias

Nafarroa, paradisu bat hegaztiei so egiteko

Ikuskizun hutsa da Nafarroa hegaztiei so egiteko, migrazio-bide europar nagusietako batean baitago kokatuta. Ez galdu aukera!

Bide berdeen xarma
Actividades y Experiencias

Bide berdeen xarma

Historiaz eta xarma naturalez beteriko bideak dira, ia zirkulaziorik gabeak, alternatiba osasuntsu, erraz eta segurua ziklismoa edo mendi-ibilaldiak egiteko.

Jarduera enoturistikoak
Actividades y Experiencias

Jarduera enoturistikoak

Bisitak, dastaketa-jokoak, mahats-biltzea familian edo gurdiz mahastietan egindako paseoak... Bizi ezazu esperientzia zoragarria ardoaren inguruan.

Etorri egun bat baserrian ematera
Actividades y Experiencias

Etorri egun bat baserrian ematera

Hurbildu landa-mundura; balioak ikasiko dituzu, hala nola ingurumena eta animaliak errespetatzea. Baserri-eskolak oso modu polita eta dibertigarria dira beti txikienak nekazaritza eta abeltzaintzara hurbiltzeko.

Turismo aktiboko eta abenturako proposamenak

Ibili piraguan Nafarroako ibaietan
Actividades y Experiencias

Ibili piraguan Nafarroako ibaietan

Nafarroako ibaietan, aukera izanen duzu kirol freskagarri hori egin edo probatzeko. Ez gelditu etxean eta aprobetxatu bero handieneko sasoia modalitate horiek probatzeko.

Egin
Actividades y Experiencias

Egin "Boilur-turismoa"

Ba al zenekien boilurrak txakur trebatuak erabiliz biltzen direla? Bertatik bertara ikusi nahi? Sorpresa hori eta askoz gehiago zure zain daude onddo baliotsu horri eskainitako museoan.

Nafarroan eskalatzea
Actividades y Experiencias

Nafarroan eskalatzea

Nafarroako eskalada tradizio handikoa da. Hurbildu eta ezagutu eskolarik ezagunenak, non milaka eskalatzaile prestatu baitira.

Safaria nafar kastara
Actividades y Experiencias

Safaria nafar kastara

Ikusi bertatik bertara nola bizi diren ganadutegi horretako behi suharrak haien ingurune puru eta basatienean. Hunkigarria!