Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Zer nahi duzu?

Baso magikoak

6 baso proposatzen dizkizugu zentzumen guztiekin murgildu eta deskonekta zaitezen...

Ziur itsaso-bainuen ontasunak ezagutzen dituzula, baina “baso-bainuak ezagutzen al dituzu”? Japonian, 80. hamarkadan, du jatorria eta japonierazko izena Shinrin Joku da. Eskura dugun terapia da, estresa eta antsietatea arintzen dituena; basoan paseo lasaiak eman, naturarekin konektatzen garen bitartean, bost zentzumenak erabiliz. Ona eta erraza ematen du.

Eta Nafarroan are gehiago, azaleraren % 64 baso-lurzorua baita. Horregatik, joko hori egiten hasteko helmuga bikaina izan daiteke. Zergatik ez zatoz ea zer iruditzen zaizun? Pago dotoreen eta ehunka urte dituzten haritzen artean paseatzeko aukera izango duzu, eta urtaro bakoitzeko aldaketak kameran gorde. Errekastoak zeharkatu, basafruituak bildu, aire garbia arnastu eta liluratu zaitez bere forma eta koloreekin.

Jarraian, Nafarroako baso nagusietako batzuk aipatuko dizkizugu, ekialdetik mendebaldera. Hainbat ibilbide topatuko dituzu haietan, luzerari eta irisgarritasunari dagokienez aniztasun handikoak. Zure asmoetara egokitzen dena topatu baietz!

Bosque de Quinto Real
Bosque de Quinto Real


• Iratiko oihana
(Orbaitzetatik eta Otsagabiatik sar daiteke bertara): Europako pagadi-izeidi zabalenetakoa da, eta ondoen zainduenetakoa. Irabiako urtegia dago bertan. Hainbat animalia-populazioren gordeleku eta habitata da oihana. Besteak beste, oreinak bizi dira han, udazkeneko marrualdi aztoragarriaren protagonistak; oso une bereziak dira halakoak, baso eder honetan.

• Kintoko basoa: Nafarroako ipar-mendebaldean dago, Eugiko urtegiaren alboan. Pagadi ikusgarri honek iturri eta ibai berezi asko gordetzen ditu bere baso-masan; Arga bera, adibidez. Horrez gain, txoko paregabeak ere baditu; Eugiko arma-fabrikaren aurriak eta Odiako pagadia, esaterako.


Parque Natural de Bertiz
Parque Natural de Bertiz

• 
Bertizko Jaurerria Natur Parkea   (Oieregi): Pirinio Atlantikoetan kokatutako baso hostoerorkorra. Ehun urte baino gehiagoko lorategi botaniko paregabea dago bertan, espezie autoktonoz eta exotikoz osatua. Hainbat ibilbide daude parke naturalean, edertasun itzeleko floraz eta faunaz gozatzeko.

•  Leurtzako basoa (Urrotz): Nafarroa atlantikoko baso tipikoa da. Bertan, haritz eta pago artean, aisiarako natura-eremu izendatutako bi mendi-urtegi aurkituko ditugu. Paisaia lasaigarri horretan, hainbat ibilbide topatuko ditugu, dibertsitate sentsoriala duten pertsonentzat egokituta.

Bosque de Orgi
Bosque de Orgi


• 
 Orgiko hariztia (Lizaso): mila urtetik gorako basoa da, eta Nafarroako harizti hezeen lekuko bakarra. Aisiarako natura eremu izendatu dute. Piknikgune bat dauka, eta mugitzeko arazoak dituzten pertsonentzat eta itsuentzat egokitutako bide ere bada basoan barna.

• Leitzalarrea (Leitza): nagusiki pagoak eta hariztiak daude bertan, baina badira larre eta iratze-sail asko ere. Tokiko historiaren eta etnografiaren lekuko dira, bestalde, baso-lurretan zehar barreiatuta dauden monumentu megalitikoak eta antzinako burdinolak.


Selva de Irati
Selva de Irati

Aralar Mendilerroa: (Lekunberritik edo Uharte Arakiletik irits daiteke) lapiazak, kobazuloak eta leizeak beti berde dauden belardiekin eta pagadi koloretsuekin konbinatzen dituen mendigune karstiko handia. Baina Aralarrek pasaia ederrez gain, badu alde mitologiko eta espiritual bat ere. Dolmenek, kondairek, sorginek eta San Miguel in Excelsis santutegiak (metaforikoki eta hitzez hitz “goian”) ere kulturaren zaleak txoratzen ditu.

• Urbasa-Andia Natur Parkea: Nafarroako ipar-mendebaldean dago, mendialdearen eta erdialdearen tarteko gune batean. Goi-lautada karstifikatu hau batez ere pagadi hostotsuz eta mendi-larrez josita dago. Hementxe dago Urederra ibaiaren sorburu ederra, mendiaren erraietan sortzen den akuiferoaren irtenbide naturala.