Zure egonaldian atseden hartzeko moduko leku baten bila zabiltza? Kontsultatu aukera guztiak eta kudeatu erreserba.
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Lokalizatu zure errekurtsoa mapan eta aurkitu ordutegiak, prezioak, fitxak eta halakoak bilatzaileak erabiliz.
GOAZEN PINTXOAK JATERA!
Iruñean egin daitezkeen planik onenetako bat pintxoak jatera joatea da. Ohitura tradizional hori kaleetako giroaren bereizgarria da. Gaztelu plaza enblematikoan, Estafeta eta San Nikolas kaleetan eta inguruan iruindarrek “ibilbidea egiten dute” koadrilarekin edo familiartean bazkaldu edo afaldu aurretik. Ibilbidean zehar, pintxoak jan eta ardo on bat edaten dute, eta bakoitzak erronda bat ordaintzen du. Paseatzeko, hitz egiteko eta lagunekin biltzeko aitzakia horri “poteatu”, “pintxoak hartu” edo “txikitoak hartu” deitu ohi dio herriak. Eta zer ordutik aurrera har daitezke? Goizeko 11etatik aurrera eta arratsaldeko 18etatik aurrera.
Ohitura horrek bilakaera izan du denboran zehar. Potearekin batera hartzen ziren pintxo sinple eta zaporetsuetatik, gaur egun ere har daitezkeenetatik, edo piper- eta ganba-frijituetatik edo pernil eta piperrezko ogitartekoetatik igarota gaur eguneko eraketa sofistikatuetara iritsi gara. Azkeneko horiek zaporeak, testurak, koloreak eta tenperaturak nahasten dituzte, eta izen erakargarriekin aurkezten dira, hala nola ukondoa adobo iberikoarekin, trufa-aroma eta mango-chutneya edo jakin-mina eragiten duten izendapenekin, esaterako, Street Food, Derrape edo itsas USB... Establezimendu bakoitzak bere espezialitatea izan ohi du. Hala ere, maiztasunez berritzen dituzte beren barrak, eskaintza handitzeko eta garaiko produktuetara moldatzeko.
Halaber, nabarmendu beharra dago Nafarroaren ezaugarri bat dela lehengaien higienea, kalitatea eta zaporea babestearen aldeko apustua egiten duela. Eta apustu horren parte gisa, pintxoak barran jartzen dira, beira-arasa baten azpian. Bestela, unean une prestatzen dira, eta askotan, oso estetika zaindua dute, pintxoa zein haren euskarria apaintzen duena.
BERRIKUNTZA AITORTZEA
Sukaldaritza-arte hori aitortu eta sustatzeko, Nafarroako Pintxoaren Astea ospatzen da apirilean. Dagoeneko 18 edizio egin dira, eta klasiko saihestezina bihurtu da Foru Erkidegoan zein nazio-mailan. Establezimenduek lehen-mailako produktuak erabiltzen dituzte pintxoak sortzeko, bereziki, lurraldekoak direnak. Adibidez: Erronkariko edo Idiazabal gaztak, Nafarroako ortuaren barazkiak, trufak, perretxikoak, foie, arrainak eta tokiko haragiak.