Zure egonaldian atseden hartzeko moduko leku baten bila zabiltza? Kontsultatu aukera guztiak eta kudeatu erreserba.
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Lokalizatu zure errekurtsoa mapan eta aurkitu ordutegiak, prezioak, fitxak eta halakoak bilatzaileak erabiliz.
Jaki autoktono horiek Nafarroako iparraldean zein hegoaldean jan daitezkeen plater tipiko askoren protagonista dira, adibidez, menestra tradizionala, kardua arbendol eta pernilarekin, orburuak txirlekin, borraja patatekin edo ardanzopa edo zurukutuna, soberan dauden barazki-saldekin egindako zopa. Azken hori Nafarroako sukaldaritzaren osasungarritasun eta aberastasunaren ezaugarria da. Baina, zalantzarik gabe, enbaxadore nagusia zainzuri zuria da. Kolorez zuria, testura leuna eta zapore mingotsa du, ia hautemanezina izan arren. Errezeta gehienetan erabiltzen da. Edonola ere, bakarrik jaten badugu, konturatuko gara gozo-gozoa dela.
HITZORDUAK BARAZKIAREKIN
Lurraldeko barazkien ontasuna goraipatzeko, urtean zehar zenbait jardunaldi gastronomiko egiten dira Tuteran. Testuinguru horretan, hainbat eta hainbat proposamen eskaintzen dira, hala nola pintxo- eta menu-ibilbideak, bisitaldi gidatuak, berdurazko gisatuen txapelketak, tailerrak, hitzaldiak, kontzertuak eta Nafarroako Erriberan hainbesteko harrotasuna eragiten duen produktu horrekin lotutako jarduera anitz.
Udaberrian, apirileko azken egunetatik maiatzeko lehenengo egunetara bitartean, Bazkaria Gorespen eta Jaiaren Jardunaldiak egiten dira, La Orden del Volatín elkarteak eta Tuterako Udalak antolatuta. Negua iristean, azaroaren amaiera aldera, beste hitzordu bat dago, Inverdura izenekoa.