Frantziako bidea: Zangozatik Garesera (65 km errepidean barna)
Zer nahi duzu?

Frantziako bidea: Zangozatik Garesera (65 km errepidean barna)

Tolosako bidearen jarraipena da hori. Tolosatik dator bidea, eta Huescatik sartzen da Penintsulara, Pirinioetako Somport iraganbidetik. Zangozatik sartzen da Nafarroara, eta Orreagatik datorren bidearekin bat egiten du Garesen, gari soroak, mahastiak, haize errotak, pinudiak eta arroila estuak ugari dituen hango paisaia kulunkarian barna. Historiaren aztarnak marraztutako ibilbidea da, eta hango defentsa bastioi, gotorleku, jauregi eta gazteluek gogorarazten digute garrantzi estrategiko handia izan zuela Erdi Aroan.


 



Zangozako Andre Maria Erreginaren eliza: XII. eta XIV. mendeen artean erromanikotik gotikorako trantsizio estiloan eraikia, Monumentu Nazionala da. Merezi du ikustea hango atari bikaina, Espainiako Erromanikoko obra gorenetakoa baita.


Bidetik oso hurbil, ez galdu ondokoak:

Xabierko gaztelua (Donejakue bidetik 8,5 kilometrora, Zangozatik abiatuta)

Leyreko monasterioa(Donejakue bidetik 12 kilometrora, Zangozatik abiatuta)

Irunberriko arroila (Donejakue bidetik 12 kilometrora, Zangozatik abiatuta)

Eunateko Andre Maria eliza Muruzabalen: geometria enigmatikoa du oinplano oktogonaleko XII. mendeko tenplu horrek. Elizaren jatorria ezezaguna izan arren, arkitektura erromanikoko adibide ederra eta erakargarria da. Monumentu Nazional izendatu dute.