Zer nahi duzu?

Frantziako bidea: Luzidetik eta Orregatik Vianara (146 km errepidean barna)

Gaur egun, Frantziako bidearen sarbiderik ezagunena da Luzaiden eta Orreagan barna Pirinioetatik Nafarroara datorrena. Ibilbideak eramanen zaitu iparraldeko Pirinioetako paisaietatik erdialdeko ordokietaraino, pagadi, gari soro eta mahastietan barna. Elementu ugari daude ibilbidean: kale-herriak, Erdi Aroko zubiak, monumentu handiak, urtaro bakoitzean kolorez aldatzen diren paisaiak, upategiak eta kalitate handiko gastronomia.

 


OHARPENA

Segurtasun arrazoiak direla-eta debekatuta dago, azaroaren 1etik martxoaren 31ra ibilbide  "Napoleon Bidea" delakoan sartzea  (+info) 



 
Luzaide/Valcarlos : muga-mugan dagoen herria; izan ere, kokaleku geografikoak eta Donejakue bideak zizelkatu dute haren nortasuna. Basoz eta errekaz inguratuta, herri ederra da, ezagutzea merezi duena.    

Roncesvalles

Orreagako kolegiata: : Gotiko frantziarreko monumentu multzo enigmatikoa da hura, edertasun itzeleko inguru paregabean kokatua. Orreagako legendako batailaren oihartzuna entzuten da oraindik hango mendietan, Erdi Aroko olerkiaren hitzetan: Errolanen kantorea.


Burguete

Auritz/Burguete eta Aurizberri/Espinal:: bi kale-herri tipiko dira horiek, eta Ernest Hemingway-ren hitzetan: "Pirinioetako zorigaitzeko paisaiarik basatienak" inguratzen ditu. Pirinioetako estiloa duten bertako etxetzar sendoen edertasuna nabarmentzen da herri horietan.

Bidetik oso hurbil, zoaz Iratiko ohianera, Orbaitzetara, bidetik oso hurbil baita (Donejakue bidetik 17 kilometrora, Auritzetik abiatuta)

Pamplona

Iruña: dotorea eta ederra, Erdi Aroko antzinako hiriko hiru burguen egiturak iraun du egundaino. Harresiz inguratuta dago, eta hango kale estu eta plazatxoen gainean dorreak eta kanpandorreak daude zelatari: San Zernin, San Nikolas edo Katedralekoak, besteak beste. Monumentuen zerrenda luzea ez ezik, berdegune ugari ere badaude, Taconera parke erromantikoa eta Ziudadelako gotorlekukoa, adibidez. Ez ahaztu entzierro ospetsuaren ibilbideari jarraitzea edo hiriburuko tabernetan aurkituko dituzun pintxo gozoak dastatzea.


Puente la Reina

Garesko XI. mendeko zubi erromanikoa Donejakue bideko erromanikoaren adibiderik ederrenetakoa eta dotoreenetakoa da zubia.





Estella

Lizarra , hiri erromaniko nagusia, benetako altxorrak gordetzen ditu karriketan: errege-erreginen jauregia, adibidez, Nafarroako eraikin erromaniko zibil bakarra; etxe dotoreak; Erdi Aroko elizak, Ruako San Pedro eta San Migel, estilo batzuk dituena; eta Hilobi Santua, ataria XIV. mendeko eskultura gotikoaren adibide onenetakoa duena Komentuak, zubiak, plazak eta eraikin ederrak hiriaren historiaren lekuko dira, eta patxadaz bisitatzeko gonbitea egiten digute.

Irache

Iratxeko monasterioa, Aiegin: Erdi Aroko, Errenazimentuko eta Barrokoko eraikin multzoa da. Jurramendiren oinetan dago, mahastiz inguratuta. Eta upategiaren ondoan, ikusi beharreko bitxikeria: bi turrustatako iturria, ura eta ardoa isurtzen dituena.


Los Arcos

Los Arcosko Andre Maria eliza: aberastasun handiz apaindutako eraikin monumentala da, eta XII. eta XVII. mendeen artean zaharberritu zuten. Estilo desberdinak ageri dira elizan (erromaniko berantiarra, protogotikoa, errenazimentua eta barrokoa).

Torres del Río

Torres del Rioko Hilobi Santuaren eliza: Oinplano oktogonala du, eta Erdi Aroko ale bitxia eta bakana da. Elizako elementu guztiek bertikaltasuna nabarmentzen dute. Ganga izugarria du, eta horren nerbioak elkarren artean gurutzatzen dira. Espainiako arte musulmana gogorarazten digu elizak.

Viana

Vianako Andre Maria eliza: spainiako Errenazimentuko ataririk ikusgarrienetakoa da. Eredu izan zen beste tenplu batzuk eraikitzeko. Bere oinetan César Borgiaren gorpuzkinak dautza, Maquiaveloren "Printzea" izan zen horrenak.