Zer nahi duzu?

Donejakue bidea Ebron: Cortesetik Castejónera (40 km. errepidean barna)

Mediterraneoko portuetatik zetozen erromesak hartzen zituen Ebroko ibilbide historikoak. Hain zuzen ere, Ebroren ibilbideari jarraitzen zioten erromesek, Logroñon (Errioxa) Frantziako Donejakue bidearekin elkartzeko. Adar hori Cortesetik sartzen da Nafarroan, eta diagonalean zeharkatzen du Foru Komunitateko hegoaldea, Castejonetik Nafarroatik atera arte. Paisaia harrigarria da hori, eta hango ibarbaso eta baratze emankorrek kontraste handia egiten dute Bardeako Natur Parkeko basamortuaren idortasunarekin alderatuta. Ibilbideak arabiarren, juduen eta kristauen arteko bizikidetza agertzen du, dorre, jauregi eta elizen bidez.

Donejakue bidea Ebron
Tutera


Tutera:
hiri monumentala da, eta aipatutako 3 kulturak bizi izan ziren han. Hango kale labirintoa jendeztatu zuten juduek. Kale estuak dira, txokoz eta hegal mudejarrak gainaldean dituzten aurrealde estuz beteta. Antzinako judutegiko ("Judería vetula") bisita egin behar da nahitaez. Era berean, ez dira beste monumentu batzuk bazterrean utzi behar: Andre Maria katedrala, Decanal jauregia, Foruen plaza eta Ebroko zubia, besteak beste. Zubiak 17 arku ditu, erdi-puntukoak eta arku zorrotzak, eta 360 metro luze da. Monumentu horiek hiriko iragan historikoan —interesgarria zinez— murgilduko dute bisitaria. Hirigintzari dagokionez, jatorri islamiarra duen Espainiako eta Europako hiririk garrantzitsuenetakotzat jotzen da Tutera.



Bidetik oso hurbil, ez galdu:


Bardeako Natur Parkea
, Arguedasen (Donejakue bidetik 14 kilometrora, Tuteratik abiatuta)


Corella


Corella
barrokoaren hiriburua (Donejakue bidetik 11 kilometrora, Castejónetik abiatuta).


 

Fiteroko monasterioa , Penintsulako lehen zenobio zistertarra (Donejakue bidetik 20 kilometrora, Castejónetik abiatuta).

Tulebrasko monasterioa


Tulebrasko monasterioa
, emakumezkoen lehen zenobio zistertarra Penintsulan (Donejakue bidetik 13 kilometrora, Tuteratik abiatuta).