Zer nahi duzu?

Donejakue bidea Baztanen: Urdazubitik Arrera (69 km errepidean barna)

Baztan ibarretik Pirinio Atlantikoak zeharkatzen ditu Donejakue bidearen adar zaharretako batek. Baionako kaian lehorreratzen zirenek erabiltzen zuten bide hura, Iruñerantz zihoazen merkatari karabanekin elkartzeko. Hamarraldietan ahaztua, indar handiz berpiztu da bide hori azken urteotan, beharbada ibilbide samurra duelako edo hango bazterretako natura ederra delako. Sorginkerien oihartzunak gordetzen ditu, eta larreak, basoak, jauregiak eta baserriak tartekatzen dira han.


Urdazubi leizea: gduela 14.000 urte inguru sortua, estalaktita eta estalagmitaz osatutako unibertso magikoa da, legendako pertsonaia, gerrillari eta kontrabandisten antzinako egoitza.

Zoaz Zugarramurdiko leizera bidetik oso hurbil baita (Donejakue bidetik 4,5 kilometrora, Urdazubitik abiatuta)

 


Amaiurko errota: zaharberritu ondoren, gaur egun funtzionatzeko moduan dago oraindik errota. Arto edo gari irina erosteko aukera du bisitariak, baita talo egin berriak dastatzeko ere.



Arizkungo Santxotena Museoa: naturarekin eta aire zabalarekin zuzeneko harremanetan, euskal mitologia irudikatzen duten zurezko piezak landu ditu Xabier Santxotena eskultoreak.



Elizondo: Baztango hiriburua eta hango herritarren biltokia da. Herri ederra da, eta Baztan ibaian islatzen dira etxetzarren atal guztiak: horma zuriak, harlandu gorrixkak, bi ixurkiko teilatuak eta zurezko balkoiak. Etnografia museo interesgarria eta txokolate gozo-gozoa ditu herriak.



Zigako behatokia: paisaia ederra iruditan agertzen du han kokatu duten mahai batek. Herri bakoitza ageri da, gainalde hartatik begiztatzen diren muino berdeen gainean jarria.

Zoaz Bertizko Natur Parkera, Oieregira bidetik oso hurbil baita (Donejakue bidetik 7,5 kilometrora, Iruritatik abiatuta).