Donejakue bidea ibilbideko edozein tokitatik abia daiteke, baina erromes gehienak Orreagatik hasten dira. Hara iristeko, autobusa, taxia edo autoa erabil daitezke.
Artieda autobuskonpainiak Iruña-Orreaga bidea egiten du, igandeetan eta jaiegunetan izan ezik. 6 €-ko gehigarria kobratzen dute bizikleta eramateagatik.
Alsa enpresak Iruña-Donibane Garazi bidea egiten du. Kontsultatu ordutegiak eta prezioak.
La Veloz Sangüesina enpresak Pamplona-Sangüesa bidea egiten du.
La Estellesa empresak Pamplona a Logroño bidea egiten du. Autobús geltokian du Astrainen, Legardan, cruce de Obanosen, Garesen, Mañerun, Cirauquin, Lorcasen, Villatuertasen, Lizarran, Los Arcosen, Torres del Riosen eta Vianan.
Bestela, taxi bat kontratatu daiteke (batez beste, 50€) edo auto bat alokatu. Deskargatu Nafarroako Frantziako bideko taxien zerrenda osoa eta autoak alokatzeko enpresena.
Badago zerbitzu bat Iruñera iritsi eta Orreagara edo Donibane Garazira joan behar duten erromesentzat, erromesentzako taxia. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Tele Taxi San Fermín webgunea.
Jakin nahi baduzu nola iritsi Nafarroara eta nola mugitu eskualdean, kontsultatu hemen.
Erromesaren bidea arintze aldera, Jacotrans, Correos, Nunca Caminaréis Sol@s y Antzin mochileros a Santiago enpresak ekipajea garraiatzeaz arduratzen dira, Donejakue bide guztian zehar. Zerbitzu horrek ez dakar berekin aterpetxeetan lekua, ohea edo logela erreserbatzea.
Jacotrans enpresak, gainera, beste zerbitzu osagarri batzuk ere eskaintzen ditu: posta-bidalketak helmugara, objektuen kontsigna, motxilak alokatzea eta material osagarria saltzea.
Enpresarekin harremanetan jarri nahi izanez gero, bidali mezu elektroniko bat jacotrans@jacotrans.com helbidera, edo deitu honako telefono hauetara: Jacotrans Nafarroa: Tel.: +34 610 983 205; Jacotrans Errioxa: Tel.: +34 636 099 299; Jacotrans Burgos: Tel.: +34 650 451 540; Jacotrans Leon: Tel.: +34 606 049 858.
Correos enpresak ere zerbitzu bat eskaintzen die bidea bizikletaz egiten duten erromesei, bizikleta bidearen hasierara edo etxera eramateko aukera ematen diena.
Beste zerbitzu batzuk: Erromesaren pack-a: objektu pertsonalak dituzten maletak, motxilak eta paketeak bidaltzea; kontsigna zerbitzua; eta kredentzialak zigilatzea eta “denda lagunak” (tiendas amigas), hots, Donejakue bideko hainbat bazterretatik posta-bulego ofizialetara bidalketak egiteko aukera eskaintzen duten establezimenduak. Kontsultatu hemen.
Informazioa eskuratu edo zerbitzua kontratatu nahi izanez gero, honako bide hauek dituzu: mimochila@correos.com helbide elektronikoa eta +34 606 618 341 telefonoa (WhatsApp bidez ere erabilgarri).
Bizikletak konpontzeko tailerrak
Ibilbidean hasi baino lehen, bizikleta nola dagoen begiratu behar da, behar bezala funtzionatzen duen ziurtatzeko. Bideak landa esparruak, mendiak eta zelaiak zeharkatzen dituenez, erraza da matxurak izatea eta gurpilak zulatzea, eta zaila da ezbehar horiek konpontzeko tailerrak bertan aurkitzea. Horregatik, bizikletak konpontzen dituzten Nafarroako tailerren zerrenda jarri dizugu, baita osagarriak saltzen dituen establezimenduena ere.
Nafarroak osasun eta arreta medikoaren zerbitzuen sare zabala du bidean zehar. Nafarroako Osasun Zentroen .
“Erromesentzako aholku mediko” batzuk: prebenitu eta sendatu.
Esteka interesgarria: Donejakue bideko Federazioaren webgunea