Zure egonaldian atseden hartzeko moduko leku baten bila zabiltza? Kontsultatu aukera guztiak eta kudeatu erreserba.
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Lokalizatu zure errekurtsoa mapan eta aurkitu ordutegiak, prezioak, fitxak eta halakoak bilatzaileak erabiliz.
Lizarrako Erdi Aroko herrigunetik aterata, bidea Rocamador elizaren paretik igaro, gasolina-zerbitzugune batetik pasa, eta hipermerkatu bat atzeko aldetik inguratzen duen bide batetik sartzen da, Aiegi herriraino iritsita. Aiegitik bi aukera dago: bata, Azketaraino jarraitzea; bestea, hurbil dagoen Iratxeko monasteriotik igarotzea (bigarren aukera hau hartuz gero, aurrerago Azketako bidea hartu ahal izanen dugu, edo arestian aipatutako Jurramendiko saihesbidea hartu, Lukinerako bidean, eta horren herrigunea igarota Azketatik datorren bidea hartu eta Los Arcos herriraino jarraitu).
Azketara doan bidea aukeratzen badugu, Aiegi goieneko kaletik gurutzatuko dugu eta landutako soro batzuetaraino jaitsiko gara. Bidea iturri baten ondotik igarotzen da, mahastiz inguraturik, eta Iratxeko etxebizitza multzoan sartzen da, bertako bungalowak, txaletak eta hotela alboetan direla. Berriz ere landa zabalean, lurpeko pasabidetik gainditzen du Iguzkitzako saihesbidea eta artadi batean sartzen da. Herri mailako errepidea zeharkatu eta, basoa gibelean utzita, pista bat jarraitzen du Azketara iritsi bitarte. Herritik ateratzean, bideak behera egin eta behitegi baten aurretik igarotzen da: pista, tarte batean bidexka bihurtuta, Villamayor de Monjardín herriko iturri gotikoraino eramaten gaitu; “fuente del moro” deitzen zaio horri, musulmanek IX. mendean eraikitako aljibea baita, orduan berea baitziren, bai gaztelua, bai herria. Eliza iraganik, bideak porlanezko bidetik jarraitzen du. Hori, laster behera doan bidexka bihurtuko da, pista zabal batera iritsi arte. Urbiola-Olexua herri mailako errepidea gurutzatuta, legar xehezko pistatik jarraitzen du, eta handik gutxira Villatuertan utzitako beste bidearekin –Lizarratik igarotzea saihesten zuenarekin– elkartzen da. Bide lauan zehar jarraitzen du, mahastiak, laboreak, pinudiak, almendrondo bakanak eta erreka xumeak ezker-eskuin utzita, Kapanaldiara iritsi arte.
Abeltzaintzako habeartea atzean utzita, bideak aldi batez alde batera uzten du pista nagusia, hala-hola dagoen lurrezko bide bat hartzeko. Bideak muino bat inguratu –horretan Ukuilu Santua izenekoa dago– eta, berriz ere, aurreko pistara itzultzen da. Aurreraxeago, bideak angelu zuzenean bira egiten du eta soroak zeharkatuta sakangunearen beste muturrera doa, pinuak birlandatu diren mendixka batera hurbilduta (Raicilla izena du); han, zuhaitzen arteko aisiarako eremu bat aurkituko dugu.
Ibarra mehartu egiten da eta bidea milazka dagoen eremu batean sartzen da, Gardiel izeneko erroitza zeharkatuta, ihiz eta lezkaz inguraturik. Berriz ere pista zabala hartzen dugu eta laborez zein olibondoz osatutako parajetik Los Arcos herrian sartuko gara.
Zer egin eta zer ikusi etapa bukatu ondoren?
Interes xehetasun gehiago