Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Zer nahi duzu?

BIZIKLETAZ doazen erromesak

Etapak eta seinaleztapena

Bizikletazko erromesaldiak bi bide eskaintzen dizkigu: errepidean edo seinaleztatutako bidean barnakoak. Lehenengoa herrien arteko errepideetan barnako ibilbidea da. Autobiei esker ibilgailu gutxiago ibiltzen dira errepide horietan. Hala ere, kontuan hartu behar da hango trafikoa, hirigune handien sarreran, batez ere. Bigarrenean zati gogorrak daude, eta, hango maldak eta orografia direla eta, bizikletatik jaitsi behar da. Etapa bakoitzaren bukaeran, informazio interesgarria aurkituko duzu.

Gogorarazten dizugu segurtasun-arrazoiak direla-eta azaroaren 1etik martxoaren 31ra bitarte Donibane Garazi eta Orreaga lotzen dituen lehenbiziko etapa mendebaldeko adarretik egin behar dela, Luzaidetik Ibañetako gaineruntz igarotzen dena.

Oinezko erromesak egiten dituen etapa berberak dira, baina bizikletaren aldeko apustua egiten dutenek hemen proposatutako bi edo hiru etapa egiten dituzte egun bakar batean; hau da, 40 eta 60 km bitarte, forma fisikoa zein den.

Frantziako bidea Orreagatik
1. Etapa: Donibane Garazitik Orreagara (21 km.)
2. Etapa: Orreagatik Zubirira (22 km.)
3. Etapa: Zubiritik Iruñera (20 km.)
4. Etapa: Iruñatik Garesera (23,5 km)
5. Etapa: Garesetik Lizarrara (21 km.)
6. Etapa: Lizarratik Los Arcosera (24 km.)
7. Etapa: Los Arcosetik Vianara (21 km.)

Aragoiko adarreko
1. Etapa: Artiedatik Zangozara (28 km.)
2. Etapa: Zangozatik Elora (26,5 km.)
3. Etapa: Elotik Garesera (30,4 km.)

Igo