Información práctica a pie
Zer nahi duzu?

Peregrinos a pie

Etapak eta seinaleak


Frantziako bidea edo bide tradizionala da ohikoena, ospetsuena eta jende gehien erakartzen duena. Oparotasun handikoa da, historia, monumentu eta paisaiei dagokienez, eta Europa osotik etortzen diren erromesek hartzen dute. Aterpe- eta aterpetxe-sare zabala du, eta hobekien seinaleztatuenetako bat da.

Gogorarazten dizugu, segurtasun-arrazoiak direla eta, Luzaidetik eta Ibañetako mendatean barna doan mendebaldeko saihesbidetik egin behar dela, derrigorrez,  lehen etapa (Donibane Garazi-Orreaga) azaroaren 1etik martxoaren 31ra arte



 

Hona hemen Frantziako bidearen etapak, egunez egun. 20-24 km egin ohi dira eguneko, erromesaren egoera fisikoaren arabera betiere. Bigarren mailako beste adar batzuk ere berreskuratzen ari dira, hala nola Baztangoa eta Ebrokoa.

Donejakue bidea Orreagatik 
1. Etapa: Donibane Garazitik Orreagara (24 km)
2. Etapa: Orreagatik Zubirira (22 km)
3. Etapa: Zubiritik Iruñera (20 km)
4. Etapa: Iruñetik Garesera (23,5 km)
5. Etapa: Garesetik Lizarrara (21 km)
6. Etapa: Lizarratik Los Arcosera (24 km)
7. Etapa: Los Arcostik Vianara (21 km)

Donejakue bidea Jacatik 
1. Etapa: Artiedatik Zangozara (28 km)
2. Etapa: Zangozatik Elora (26,5 km)
3. Etapa: Elotik Garesera (30,4 km)








Igo