Zure egonaldian atseden hartzeko moduko leku baten bila zabiltza? Kontsultatu aukera guztiak eta kudeatu erreserba.
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Lokalizatu zure errekurtsoa mapan eta aurkitu ordutegiak, prezioak, fitxak eta halakoak bilatzaileak erabiliz.
Compostela
Bidea egin dela ziurtatzen duen Santiagoko katedraleko kabildoak emandako agiria. Latinez dator. Egiaztagiria behar bezala zigilatua erakutsi behar da, lortu nahi izanez gero. Gutxienez 100 kilometro oinez edo 200 kilometro bizikletaz egin behar dira Compostela lortzeko.
Egiaztagiria
Agiri hau daramana erromesa dela ziurtatzen duen agiria da. Santiagoko elizak elkarte, kofradia eta aterpetxeen esku uzten du agiria ematea. Prezio sinbolikoa du, bi euro. Ez du ezertarako eskubiderik ematen, baina daramana erromesa dela ziurtatzen du, egunean behin edo bi aldiz zigilatu behar baita bideko herrietan; izan ere, aterpetxe batzuetan egiaztagiridun erromesak bakarrik onartzen dituzte. Ezin baldin bada egiaztagiria lortu, bide-egunkari batean jarri daitezke zigiluak, dagozkien egunekin.