Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Zer nahi duzu?

Nola iritsi Orreagara


Autocares Artieda  autobus-konpainiak (948 300 287
autocaresartieda@autocaresartieda.com) egunero eskaintzen du zerbitzua Orreagara. Autobusak Iruñeko geltokitik ateratzen dira, Yanguas y Miranda kaleko 2. zenbakian.

Konpainiak eskaintzen dituen zerbitzuak:
Irailaren 1etik ekainaren 30era: astelehenetik ostegunera, 15:00etan; ostiraletan, 18:00etan, eta larunbatetan, 16:00etan. Igande eta jaiegunetan ez dago zerbitzurik.
Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra: egunean bi zerbitzu daude, bata, 10:00etan, eta bestea, 18:00etan (astelehenetik ostiralera); larunbatetan, aldiz, 16:00etan.

Egunero taxia hartu dezakezu Iruñetik: Teletaxi San Fermín (948 232 300, info@taxipamplona.com). Prezioa 65€ ingurukoa da, eta horri gehigarriak erantsi behar zaizkio: bagajea, irteerak aireportutik, jaieguna...