Ikusi eta egin

Estella-Lizarra

Camino de Santiago
Herriak

Multimedia

Lizarra
Gartzelako zubia
Santo Sepulcro eliza
Vídeo Estella
Argazki guztiak ikusi

Meteorologia

Lizarra Iruñea eta Logroño arteko erdibidean, Mendialdea eta Erribera arteko eremuan, Lizarra dago, monumentuz betetako hiria, Donejakue bidearen berotasunean sortua.

XV. mendean "Estella la bella" (Lizarra ederra) esaten zitzaion gaztelaniaz eta, gaur egun, oraindik ere indarrean dago atsotitz hori. Begira, bestela, hiri erromaniko honek dituen jauregiak, jauretxeak, elizak, komentuak, zubiak eta eraikin ederrak. Multzoaren edertasuna ikusita, "Iparraldeko Toledo" deitu izan zaio.

13.000 bizilagun ditu eta hiriak harrituko zaitu hainbat gauza direla medio: merkataritzan duen bizitasuna, osteguneko merkatua, musika eta antzerki zaletasuna, bai eta gastronomia zaindua ere.

Zure ibilian, erromesak eta bisitariak topatuko dituzu, den-denak frankoen eta judutarren karrika zaharrak ezagutzeko irrikan, eta lehen eskutik ikusiko duzu zeinen egia den oraindik ere Americo Picaud izeneko jaun hark XI. mendean esandakoa: "Lizarran ogia ona da, ardoa ezin hobea, ausarki dago haragia eta arraina, bai eta zoriontasun mota oro ere".

Lizarrako Merindadearen erdian, haizetik babesten duen muino sorta baten erdian, hiri alai eta abegitsu hau aurkituko duzu. Denetarik eskaintzen dio bisitariari: historia eta artea, merkataritza bizia, gastronomia goxo-goxoa, kultur programazio oparoa eta usadio ederrak. Hiri osoa dago Donejakue bidearen eta judutegiaren eraginaz zipriztindua. Nafarroako judutegirik handiena izan zen Tuterakoaren eta Iruñekoaren ondotik. Errege Antso Ramirezek sortu zuen 1090ean eta XII. eta XIII. mendeetan izan zuen bere goren aldia.
Garai horretakoa da Nafarroako Errege-erreginen jauregia, hots, garai hark Espainian utzi duen arkitektura zibilaren arrasto bakanetakoa. Jauregia Gustavo de Maeztu museoaren egoitza da, gaur egun. Jauregia San Martin plazan dago, eta zorrotaden iturritik edateko aukera izanen duzu -XVI. mendekoa-, zure bisitan aurrera jo aurretik.

Hirian badira arkitektura zibilaren adibide gehiago: San Martin zubia ("del Azucarero" esaten zaiona), Kartzelako zubia, udaletxe zaharra eta Gaztelako atea, Erdi Arokoa. Auzokideen topalekua Foruen plaza da, eraikin ederrez inguratua, eta horietariko bi XVIII. mendeko jauregiak dira. Beste plaza handia Santiagokoa da, non ostegun goizetan merkatu ospetsua egiten den.

Oso gomendagarria da karrikaz karrika ibiltzea, lasai ederrean. Horrela, jauregi eta etxe ederrak ikusteko parada izanen duzu, esaterako, Egia familiaren jauregia (XVI), Ruiz de Aldatarren etxe handia (XVII), Lizarrako Fray Diego etxea (XVI. mendeko jauregi platereskoa), Gobernadorearen jauregia (XVII), gaur egun Karlismoaren Museoa gordetzen du bere baitan, eta, horrekin batera, garai bateko denda eta erromesentzako ostatuetan sartzeko arku gotiko zaharrak. Ez galdu kale Nagusia ikusteko aukera, bere etxe armarridunak, 41garren zenbakian dagoen jauregi barrokoa (XVIII. mendekoa), autobus geltokia (1927) eta Lukin jauregia (XVII).

Eraikin erlijiosoen artean, ikus itzazu San Pedro Lizarrakoa elizaren aurriak (Erdi Arokoa): begiratu hegoaldeko hormari atxikitako hilarri erromatarra. San Pedro Ruakoa elizaren estiloa erromaniko berantiarra da, XIII. mendeko ataria du eta XII. mendeko klaustroa. San Migel elizan (XII-XIV) ederra da zinez bere atari erliebeduna.

Pausatu zure begirada Hilobi Santuaren elizako atari miragarrian (XIV. mendekoa), San Joan Bataiatzailea elizako ateetan, Santa Maria Jus del Castillo elizan (hiriko sinagoga zaharra), Rocamadorreko Andre Mariaren elizan eta Puyko Andre Mariaren basilikan. Hainbat komentu ere interesgarriak dira: Errekoletak, Santo Domingo, Santa Klara eta San Benito, azken hori zinetokien egoitza da, gaur egun.

Halaber, ibili lasai Los LLanos parkean, Ega ibaia inguratuz, eta freskatu Agua Saladan, hots, erreka bazterrean dagoen igerileku naturalean. Ur hori sendagarria da.

Maiatzaren 25ean, Lizarrak Puyko Andre Maria ospatzen du, bere bihotzeko Ama Birjina, alegia. Hiria uztailaren akaberan bisitatzen baduzu, Erdi Aroan bezain apaindua aurkituko duzu, hain zuzen ere Erdi Aroko astea ospatzeko. Eta festa giro ederra izaten da jaietan zazpi egunez. Festak abuztuko lehen igande aurreko ostiralean hasten dira. Irailaren bigarren hamabostaldian, aukera izanen duzu Antzinako Musikaren Asteak dakartzan saioak entzuteko eta, azaroaren azken egunaren inguruan, San Andres azienda feria egiten da.

Eta etxera zapore ona eraman nahi baduzu, bada zer erosi: bideko maskorrak, espartinak (hostopil pastela), "rocas del Puy", Santiago tarta, santxikoak (bonboi barru beteak), Idiazabal gazta (hainbat mota) eta, azkenik, Lizarra inguruan dauden upeltegietako ardoa (badago upeltegiak bisitatzeko aukera).

[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Wifi gunea: biblioteca (948 556 419).

Nabarmendutako ekitaldiak

. Virgen del Puy (martxoa) 

. Semana medieval (uztaila)

. Semana de música antigua (iraila)

. Ferias de San Andrés (azaroa)

 

Bisita gidatua

Deskripzioa: visita a los burgos fundacionales de Estella-Lizarra y a la iglesia de San Pedro de la Rúa.

Bisitaren prezioa: Consultar con las empresas.

Enpresa kudeatzailea: Navark 948 550 070 y  Nahiaz 609 372 816.

Zerbitzuak

  • Antzerkia
  • Askaldegi
  • Bainu esparrua
  • Bankua
  • Bisita gidatuak
  • Botika
  • Diskoteka
  • Esparru termoludikoa
  • Gasolindegia
  • Haur-parkea
  • Igerilekua
  • Interneta
  • Jatetxe / kafetegiak
  • Kiroldegia
  • Kutxazain automatikoa
  • Osasun-etxea
  • Osasun-zerbitzua
  • Ostatu
  • Pilotalekua
  • Saltoki-gunea
  • Supermerkatua / denda
  • Taberna
  • Turismo bulegoa
  • Zinema

Oharrak

el mercado semanal se celebra los jueves por la mañana.

Nola iritsi eta mugitu

Salir de Pamplona por Zizur y tomar la A-12 dirección Logroño hasta la salida de Estella. En la rotonda girar a la derecha y seguir por la NA-122 hasta la tercera rotonda. En ésta girar a la derecha y continuar hacia el centro urbano.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Información Práctica