Jarduerak eta esperientziak

Ezagut itzazu «Baztango Trilogia»ko bazterrak

Lerrook irakurtzen ari zara; oso litekeena da, hortaz, Baztan Haraneko magiak, izen bereko trilogian ezagututakoak, ere harrapatu izana. Bai liburuak grinaz irakurri badituzu bai El guardián invisible filma zineman ikusi baduzu, agian ezin diozu pentsatzeari utzi mitologia eta edertasun naturala itxuraz bereizezinak diren toki hura egon badagoen.
 
Zalantzak argitzeko, gu bisitatzeko gonbita luzatu nahi dizugu, Dolores Redondoren eleberriko agertokiak bertatik bertara ezagut ditzazun. Zapal itzazu Salazar inspektorearen bizitoki den Iruñeko alde zaharreko kale alaiak.. Senti ezazu kale horien eta Baztango lasaitasunaren eta joritasun naturalaren arteko kontrastea. Elizondora iritsitakoan, dasta itzazu  txantxigorri gozoak, hark bezala, herriko gozategietan; senti ezazu hilerriko bakea edo zubiaren azpiko ibaiaren indarra… 
 
Eta nahiago baduzu beste batzuen ahotik entzun, Trilogía del Baztan enpresak Elizondorako bisitaldi gidatu bereziak egokitu ditu eleberriaren tokiak ezagutzeko; maitasun handiz eta Dolores Redondok berak lagunduta prestatutako ibilbidea da. Anima zaitez istorio horren magia inspiratu zuten tokietan bertan bizitzera.

Kokapena

Razones para no perdértela

El mejor momento

Urte osoan. Urtaro aldatzen da Baztango paisaia, klima atlantikokoa izateaz gain baso hostoerorkorrak nagusi baititu.

Cómo completar la jornada

Ibil zaitez bide errazetan, Xorroxin ur-jauzikoan, esate baterako.
Kontsulta ezazu Baztan haranaren inguruak ezagutzeko gomendatutako ibilbidea.
Observaciones

aztango trilogia, arrakasta handikoa, 30 hizkuntza baino gehiagora dago itzulita.
Fernando González Molinak zuzendu du filma, eta Marta Etura da protagonista.