Jarduerak eta esperientziak

Egin "Boilur-turismoa"

Perro detectando trufa  
Boilurra, lurpean sortzen den onddo preziatu hori, kolore ilunekoa eta zapore handikoa, modu harrigarri batez biltzen da, horretarako propio trebatutako txakurrak erabiliz, Lokizko mendilerroko eta Orbaibarko basoen bihotzean. Nahi duzu gehiago jakin eta boilur-biltzaile aditu bihurtu goiz bakar batean? Abentura Metautengo Boilurraren museoan hasiko da; han, jaki preziatu horren ezaugarriak eta merkatua azalduko dira. Teoria argi ikasita, ekintzara pasatuko zara, eta urte-sasoia zein den, honako hauetan parte hartzeko aukera izanen duzu:
 
- Ibilaldi gidatuak Allin ibarreko boilur-eremuetan (urte guztian).
- Txakurren trebakuntzari buruzko erakustaldia.
- Boilurra ehizatzea edo biltzea plantazioan (sasoian)
- Produktu trufatuak dastatuko dira (urte guztian)
- Boilur-bidea. Barne hartzen ditu: bisita gidatua museora; ibilaldia Lokizko mendilerroko boilur-eremuetan boilur-adituekin; eta boilurrak bilatzea trebatutako txakur batekin inguruko boilur-eremuetako batean.
 
Eta antsiatutako onddoa eskuetan duzula -haren usainak basoko hezetasuna dakar gogora-, zera ikasiko duzu: nola bilakatu produktu xume batzuk -hala nola olio-xigorki bat edo nahaski bat- benetako jaki gozo-gozo. Gainera, boilurra erosteko aukera izanen duzu, ikasitakoa etxean errepika dezazun.

Kokapena

Razones para no perdértela

Momentu onena

Boilur bildu berria dastatu nahi baduzu, azarotik martxora bitarte izaten da boilur-biltzea.

Nola osatu eguna

Segi lurraldeko produktuak dastatzen Azanza patxaranak bisitatzen, eta hurbildu, gertu baitago, Lizarra monumentala ezagutzera.
Oharrak