Jarduerak eta esperientziak

Egin "Boilur-turismoa"

LA TRUFA DURANTE EL INVIERNO

  • Trufaexperiencia: todos los sábados y domingos de diciembre, enero, febrero y marzo, a las 11:00, en el Museo de la Trufa.

Perro detectando trufa
Boilurra, lurpean sortzen den onddo preziatu hori, kolore ilunekoa eta zapore handikoa, modu harrigarri batez biltzen da, horretarako propio trebatutako txakurrak erabiliz, Lokizko mendilerroko eta Orbaibarko basoen bihotzean. Nahi duzu gehiago jakin eta boilur-biltzaile aditu bihurtu goiz bakar batean? Abentura Metautengo Boilurraren museoan hasiko da; han, jaki preziatu horren ezaugarriak eta merkatua azalduko dira. Teoria argi ikasita, ekintzara pasatuko zara, eta urte-sasoia zein den, honako hauetan parte hartzeko aukera izanen duzu:
 
Urte guztian
- Ibilaldi gidatuak Allin ibarreko boilur-eremuetan
- Txakurren trebakuntzari buruzko erakustaldia
- Produktu trufatuak dastatuko dira
 
Boilurraren sasoian (neguko eta udako boilurra)
- Ibilaldi gidatuak Allin ibarreko boilur-eremuetan
- Boilurra ehizatzea edo biltzea plantazioan
- Produktu trufatuak dastatuko dira

Eta antsiatutako onddoa eskuetan duzula -haren usainak basoko hezetasuna dakar gogora-, zera ikasiko duzu: nola bilakatu produktu xume batzuk -hala nola olio-xigorki bat edo nahaski bat- benetako jaki gozo-gozo. Gainera, boilurra erosteko aukera izanen duzu, ikasitakoa etxean errepika dezazun.

Kokapena

Razones para no perdértela

A través del Museo de la Trufa, puedes adquirir este hongo todo el año on-line. Consulta su web y no te quedes sin.
Primavera Verano Otoño Invierno

Momentu onena

Boilur bildu berria dastatu nahi baduzu, azarotik martxora bitarte izaten da boilur-biltzea.
Nola osatu eguna

Nola osatu eguna

Segi lurraldeko produktuak dastatzen Azanza patxaranak bisitatzen, eta hurbildu, gertu baitago, Lizarra monumentala ezagutzera.
Oharrak

Oharrak