Jarduerak eta esperientziak

Zangoza, monumentu bat karrika bakoitzean.

Vista general de Sangüesa Aragoiko Erresumarekin muga eginda, Zangozak berebiziko defentsa-eginkizuna izan zuen Erdi Aroan. Gainera, handik igarotzen da Europako bide komertzial eta kultural nagusia, hots, Donejakue bidea -Aragoiko adarra-, arrasto handia utzi duena herriko ondare aberatsean.

Ibilbidean, tokiko gidariek lagunduta, bitxi arkitektoniko nagusitik abiatuko zara; dudarik gabe, merezi du bisita kontratatzea, azalpena entzute hutsagatik. Andre Maria Erregina eliza da (XII) eta eskulturaz jositako (300dik gora) bere portada ikusgarria; izan ere, uste da estilo erromanikoko lagin perfektuenetakoa dela Europa guztian. Halaber, teilatu-hegal, jauregi eta jauretxe dotore-dotoreak aurkituko dituzu. Kondairak, bitxikeriak eta Zangozako biztanleei buruzko ohiturak ezagutuko dituzu. Hango herritarrak ohituta daude hurbil dagoen Xabierko gaztelura doazen erromesak, Donejakue bideko pelegrinak eta, oro har, turistak hartzen.

Ez alde egin ospe handiko potxak dastatu gabe, beti ere Nafarroako JDko ardo on batekin batera. Eta kasualitatez ostirala bada, hurbil zaitez asteko azokan kuxkusean aritzera.

Honako hauek dira herrian bisita gidatuak egiten dituzten bi enpresak:

Gesart
Sanguesatour

Kokapena

Razones para no perdértela

Momentu onena

Cualquier época del año es buena para visitar Sangüesa.

Nola osatu eguna

Acércate a conocer el Castillo de Javier, cuna del patrón de Navarra y el Monasterio de San Salvador de Leyre enclavado en la bella sierra del mismo nombre. 
Oharrak La duración de la visita es de 1,30h aproximadamente.

Informazio praktikoa

  • Herria SANGÜESA
  • Zonaldea Erdialdea
  • Data
    • Urte osoan
  • Emailinfo@sanguesaturismo.com info@gesartur.com

Información y reservas

  • Telefonoa620110581 / 622305052