Ikusi eta egin

Nafarroako Gaztelu eta Gotorlekuen bidea

Artistikoa, Historikoa, Tematikoa

Multimedia

Torre de Olcoz
Iglesia-fortaleza de Ujué
Murallas de Pamplona
Video ruta interpretado por Suakai
Argazki guztiak ikusi
Torre de Olcoz
Bazen behin Nafarroa izeneko Erresuma zahar bat, eta bertako nekazariak eta abeltzainak herrixka txikietan bizi ziren. Dena dela, mugan zegoenez, Erdi Aroan bertan izandako errege-erregina guztiek gotorlekuak, harresiak, talaiak eta gazteluak eraiki zituzten buru-belarri. Iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebalera, Nafarroak bere defentsa zabaldu zuen lubanarroak, matakanak, saieterak, garitak eta zubi altxagarriak eginez.

Defentsarako ehun bastioi baino gehiago bazituen ere, Nafarroa bere gaztelu eta gotorleku sarea galduz joan zen hainbat gatazka izan eta gero. Lehenbizi, musulmanen aurka; gero, beaumondarren eta agramondarren anaien arteko gerra; eta, azkenik, Nafarroaren konkista eta Gaztelako Koroan sartzea gertatu zen XVI. mendean.

Nafarroako Gazteluen eta Gotorlekuen bideak 4 ibilbide proposatzen ditu, 19 gune estrategikotan egitekoak. Iparraldetik hegoaldera, bisitariak tipologia, garai eta estilo desberdinak aurkituko ditu. Ibilbide turistiko eta kultural berria gure historia ezagutzeko.

Pirinioetan: I. bidea


.- Amaiurko gaztelua : Gaztelaren aurkako azken erresistentzia-gunea. Esaten dutenaren arabera, 200 nafarrek 30.000 soldaduk egindako 10 eguneko setioari eutsi zioten; indusketa-lanak egin eta gero, Erdi Aroko gotorlekuaren oinplanoa azaleratu da, baita XVII. mendeko gotorleku errenazentistakoa ere.

.- Donamariako Jauregia dorretxea: XV. mendeko jauretxe gotikoa, egitura laukizuzena duena. Iparraldeko ibar hezeetako leinu-dorretxeen muina gordetzen du.

.- Iruritako jauregia: XIV. eta XV. mendeen artean egin ziren leinu-etxe ugarietako bat. Barnealdean ondare aberatsa du, baztandarrek historian zehar izandako bizimodua ulertzeko bidea ematen duena.

Iruñerrian: II. bidea


.- Tiebasko gaztelua: Xanpainako Tibalt II.a erregeak XIII. mendean eraikitzeko agindu zuen eraikinaren hondakinak gelditzen dira; errege-erreginen egoitza izan zen, kantzilertzako artxibategia eta kartzela.

.- Bastioiak dituen harresi-barrutia eta Iruñeko Ziudadela: Iruñeko harresi-multzoa (XVI. eta XVIII. mendeak), Monumentu Nazionala, bastioiez osatutako barruti zainduenetakoa da Europa osoan. Harresiaren 5 kilometro daude gaur egun, eta Ziudadela (XVI. mendea) Errenazimentuko arkitektura militarrak Espainian utzitako adibide onena dela uste da. San Bartolome gotorlekuan, Gotorlekuak interpretatzeko zentroak aukera ematen du hiriburuko harresien historia eta horien bilakaera ezagutzeko.

Nafarroako Erdialdea: III. bideak 9 geraleku hartzen ditu barne


.- Olkozeko jauregi-dorrea: 1300. urteko gotorleku-dorrea, zaharberritzeko prozesuan, garai bateko matakanaren saieterak eta modiloiak gordetzen dituena.

.- Nafarroako errege-erreginek Erriberrin zuten gaztelu-jauregia: egin beharreko bisita bat. Garai bateko jauregia, gaur egun paradorea, Monumentu Nazionala izendatu zuten 1925ean. XIII. mendean Xanpainako etxeko errege-erreginen egoitza zen jadanik, nahiz eta multzoaren alde garrantzitsuena XV. mendeko Jauregi Berria Karlos III.a Prestua errege zen garaikoa den; horrek luxuzko errege-egoitza bat eraikitzeko agindu zuen, dorre dotore eta arkuteria ederrak zituena. Nafarroako gotikoaren obra garrantzitsuena da. Harlanduzko horma handiak ditu, profil irregularra eratzen dutena; dorretxo zirkularrek, gainera, maitagarrien jauregiak ekartzen dituzte gogora.

.- Artaxoako zerko harresiduna: Nafarroako Erdialdean dagoen Erdi Aroko gotorleku ezagunena. XI. mendeko gotorleku korazatu bat, oinean duen muinoari bikain egokitutakoa. Bederatzi dorre eta bi portale ditu.

.- Uxueko eliza-gotorlekua: X. mendean ere bazegoen bere eliza-gotorlekua, gaur egun Monumentu Nazionala dena. Gotorleku militarraren itxura izatea da bere ezaugarri nagusia; izan ere, almenadun dorreak, erronda-bideak, eta kontrahorma sendoak ditu. Arabiarren kronika batek dio Iruñeko erregeak zuen gaztelurik onena zela.

.- Vianako printzeak Zangozan zuen jauregi-gotorlekua: XX. mendean zaharberritua, honako osagarri hauek gorde ditu: lubanarroa, ezponda, atzeko fatxada eta almenak dituzten bi dorreak, eta tximinia-aretoa zuen dorre handia.

.- Xabierko gaztelua: Frantzisko Xabierkoaren sortetxea; Nafarroako patroia da. Haitzaren gainean X. mendean eraikitako gaztelua. Hein batean eraitsia Cisneros kardinalak 1516an emandako aginduarengatik, gaur egun erabat berriturik dago eta bisitatzeko aukera dago. Zubi altxagarri baten bitartez dorrez, ziegaz, matakanez eta kanoi-zuloz beteriko mundu batera sartzen da. Bereziki interesgarria da Kristoren dorrea, heriotzaren dantzaren pintura eta Kristo gotikoarengatik.

.- Lizarrako multzo monumentala (Zalatambor gaztelua, Santa María Jus del Castillo eta San Pedro de la Rúa): erresuma osoko Erdi Aroko gotorleku onena. Gaztelu garaiezin bat izan zuen, honako ezaugarri hauek zituena: atxikitako hiru gotorleku txiki, bi eliza-gotorleku, eta almenadun dorreak dituen barruti harresitua. 2000. urtetik aurrera gotorlekuaren oinplanoaren zati handi bat berreskuratu da, zenbait indusketa eginda.

.- Monjardin gaztelua, Villamayor de Monjardin herriko haitz baten gainean dagoen gaztelua. Banu Qasi dinastiaren gotorleku musulmana, Antso I.a Gartzez erregeak 908. urtean birkonkistatu zuena. Oinplano irregularra du, puntan dorre handi bat du, eta harlanduzko horma lodiak haitzaren gainean bermatuta. Barnealdean Gurutze Santuaren kapera dago -horretan Antso I.a Gartzez egon zen lurperatuta-, bai eta edukiera handiko uharka gangadun bat ere. Hondakinak muinoaren gaineko aldean daude; hortik, hain zuzen ere, ikuspegi panoramiko ederra dago.

.- Vianako multzo monumentala: muino baten goiko aldean dago, eta mugatik ere hurbil dagoenez, dorreak dituen harresi batez inguratu zuten barrutia. Bertako horma, dorre eta sarbide-portaleetako zati bat gordetzen da. Oroigarria da Gaztelaren aurkako defentsa-plaza gisa izan zuen iragan istiltsua gogora ekarri eta ez ahanzteko.

Erriberan, hurbil samar dagoen erradio batean: IV. bidea


.- Arradako herri hustuaren harresi-barrutia: Erdi Aroko harresiko horma-atal batzuk gelditzen dira, bai eta donjon zaharra eta San Nikolas eliza erromanikoa ere.

.- Santakarako gaztelua: Nafarroako dorrerik garaiena. Zorionez, XIII. mendean herritarrak defendatzen zituen gazteluko hondarrak gelditzen dira oraindik ere; izan ere, gaztelarrek eraitsi egin zuten. Eremu estrategiko batean eraiki zutenez, bertako ordokitik inguruko lurraldeak ikusten dira.

.- Martzillako gaztelua: Ana de Velasco markesak galarazi zuen gaztelua eraistea. Jauregi gotikoa da, adreiluzko hormak, matakanak, dorreak, lubanarroa eta sarbide-zubia dituena. Tradizioaren arabera, Cid Campeadorearen Tizona ezpata gorde zen bertan.

.- Tuterako Monreal dorrea: XIII. mendeko defentsa-eraikina da, hiriaren hegoaldeko talaia baten gainean egina. Nafarroako lehen ganbera iluna da.

.- Cortesko gaztelua: XII. mendeko gaztelua, bere dorre nagusia, arma-paitoa eta harresia gorde dituena. XIX. mendean zaharberritu zen Erdi Aroko eraikina, bertako arku zorrotzek eta barnealdeko neogotikoak salatzen duten bezala.

[+ ikusi fitxa osoa]

Oharrak

Busca los tesoros guardados en los castillos de la ruta.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da