Ikusi eta egin

Puente la Reina

Herriak

Multimedia

Puente de Puente la Reina
Plaza de Mena
Gastronomía de Puente la Reina
Video Puente la Reina
Argazki guztiak ikusi

Eguraldia

Puente de Puente la Reina
Erdi Aroko herria da Gares, bidegurutzea, Donejakue bidearen bi ibilbide nagusiak elkartzen diren tokia. Hori dela eta, Donejakue bidearen aireak Gares osoa hartua du, bide hori gehien sentitzen duen Nafarroako herria baita.

Etengabea da erromesen ibilia, eta maskorrak eta makilak herriaren paisaian txertatuak daude. "Herri-karrikarik" bada, horixe Gares dugu, Iruñetik 24 kilometrora kokatua.

Gauza atsegina da zinez bere "rua" Nagusia meharrean ibiltzea eta aukera emanen dizu arkitekturako altxor preziatuak aurkitzeko -Gurutzearen, Donejakue eta San Pedro elizak-, bai eta Donejakueko eraginaz zipriztindutako eraikin ederrak ikusteko ere.

Baina, zalantzarik gabe, erabateko lilura sortuko du zugan Arga ibaiaren gaineko zubi erromanikoak. Donejakue bideko adibiderik eder eta bikainenetakoa da, herri honetako gaztelaniazko izena sortu duena. Herriak 2.500 biztanle ditu eta interes turistikoa duten beste toki batzuetatik hurbil dago: Eunate, Andelos eta Artaxoako Zerkoa.

Donejakue bideak sortu zuen Gares eta bide horren zerbitzuan dirau. Gaur egun, oraindik ere Santiagorantz doazen erromesen ibilera da herriaren ezaugarria, bidegurutzea baita, Orreagatik eta Somport aldetik datozen bideen elkargunea, alegia.

Alfontso I.a Borrokalariak XII. mendean sortua, miresteko moduan eutsi dio bere hasierako hiri-egiturari. "Herri-kalea" da Gares hirigintzaren aldetik, hau da, bere karrika nagusiaren inguruan eraikitako herria eta ez gaztelu babeslearen inguruan.

Zubiraino iristen den erdiko kalea edo "rua" Nagusia bidea da eta, aldi berean, monumentua. Estua eta itzaltsua da, etxe nobleek gerizpetua dago eta hasieran Gurutzearen eliza dago, jatorri tenplarioa duen eraikuntza. Bi nabe ditu: erromanikoa bat, gotikoa bestea. Tenpluan sartu aurretik, ikusi atari erromanikoa, oparo apaindua eta erreparatu erdiko arkiboltaren apainketari: gai nagusia erromesen maskorrak dira. Barnealdean, badago "Y" itxurako gurutze bitxia, zurezkoa. Diotenez, erromes alemaniar batzuek dohaintzan emandako gurutzea da, erromesaldian bizkar gainean eraman ondoren.

Kale Nagusiko Donejakue bideari jarraiki, Donejakue elizara iritsiko zara. Hasierako tenplu erromanikotik gutxi kontserbatu da: kanpoko horma batzuk eta bi atari eder. Gainontzekoan, eraikuntza XVII. mendekoa da, dorrearen goialdea kenduta, XVIII. mendekoa baita. Barnealdean, Santiago apostoluaren tailu polikromatua nabarmentzen da. Santiago beltza esaten diote larruazala beltzarana duelako. San Bartolomeren tailua ere ederra da.

Zure ibilian, Mena plazaraino iritsiko zara. Herriko Plaza Nagusia da, txukuna eta animatua, eta baditu XVIII. mendeko arkupeak, bai eta eraikin ederrak ere, "Casa de los Cubiertos" izenekoa bezalakoa. Behin plaza gurutzatuta, Garesko hirugarren tenplu handira iritsiko zara, San Pedro elizara alegia (XIV). Erretaula interesgarriak ditu.

Karrika Nagusiaren bukaeran, XI. mendean Arga gainean eraikitako zubi ederra dago, erromesek ibaia zeharkatzeko modua izan zezaten. Zeharkatu zubia, sentitu zure baitan uraren ibilia, uraren murmurioa, eta pausatu zure gogoa zubiak mendez mende agurtu dituen erromesengan. Gero, jaitsi ibai bazterrera eta begiratu bere osoan ingeniaritza erromanikoak eraikitako lan eder hori: puntu-erdiko sei arku ditu, ekialdeko muturrean dagoen huraxe lurpean.

Hasieran, zubiak defentsarako hiru dorre izan zituen eta horietako batean Puyko Ama Birjinaren irudia zegoen, Errenazimenduan egindakoa. Txoriaren Ama Birjina ere deitzen zaio eta orain San Pedro elizan dago. Elezaharraren arabera, txori bat egunero pausatzen zen irudian, hegalekin armiarma-sareak kentzen zizkion eta mokoarekin aurpegia garbitu Argako ura erabilita.

Garesko jaiak uztailaren 24tik 30era ospatzen dira. Beraz, egun horietan herrian bazabiltza, festa giro ederrak harrapatuko zaitu. Irailaren azken asteburuan etortzen bazara, feriak ikusiko dituzu eta ekitaldi ugarien artean, bitxienak laia lasterketak dira. Festan barneratzeko, mahai ederrean eseri beharko duzu eta Garesko baratzetan hazitako pikillo piperrak eta barazkiak jan.

[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Nola iritsi eta mugitu

Salir de Pamplona por Zizur por la A-12 dirección Logroño hasta la salida 21/23 o 24 de Puente la Reina.

Wifi gunea: Bar Mikel (948 340 895) y Hotel Jakue (948 341 017).

Bisita gidatua

Enpresa kudeatzailea: contactar con la OIT de Puente la Reina-Gares (948 341 301)

Zerbitzuak

  • Aire zabaleko kirol esparrua
  • Askaldegi
  • Bankua
  • Bisita gidatuak
  • Botika
  • Diskoteka
  • Gasolindegia
  • Haur-parkea
  • Igerilekua
  • Interneta
  • Jatetxe / kafetegiak
  • Kiroldegia
  • Kutxazain automatikoa
  • Osasun-etxea
  • Osasun-zerbitzua
  • Ostatu
  • Pilotalekua
  • Supermerkatua / denda
  • Taberna
  • Turismo bulegoa

Oharrak

el mercado semanal se celebra los sábados.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa