Jauzi nabigazioa eta joan edukira
Carrusel de imágenes presentando Navarra

Produktu ekologikoak

Produktu ekologikoak

icono que visitarUrtaro bakoitzak eskaintzen ditu Nafarroako jatetxeetako suetan arreta handiz ontzen diren zapore berriak. Nahiz eta eskaintza zabalean eltzetik beretik zerbitzatutako etxeko platerak eta proposamen ausart eta berritzaileenak aurkitzen ahal ditugun, betiko menua izanen dugu gaurkoa.

Zizka-mizka ugari ditugu, listu jarioari hasiera ematekoak: egurretan erretako pikillo piperrak, zainzuriak ozpin-oliotan, perretxikoak foiearekin, edo Tuterako kukuluak antxoekin, besteak beste. Lehen platera betetzerakoan aukera batzuk ditugu: barazki menestra gozoa, kardoa txirlekin, edo alkatxofa bihotzak urdaiazpikoarekin. Bigarrenari ekiterakoan hautaketa ez da erraza, txingarretan erretako txuletatzarra, oreina ahabi saltsan, axuri errea, edo Bidasoako izokin freskoa baititugu.

Jakiek bustitzeko merezi duten osagarri ezin hobea izanen dugu: Nafarroa jatorri deiturako edozein ardo. Bukaera bikaina emanen dute Erronkari edo Idiazabal J.D.-ko gaztek, edo, bestela, irasagarra eta intxaurrak lagun dituen mami gozoak. Postreek ongietorria emanen diote lagunarteko bazkalondoko protagonistari: etxeko patxaranari.