
Ezti, boilur edo gaztaren gainean hitz eginen diguten museoak; olioaren sekretuez jabetzeko olio errotak; gaztandegiak; kontserba lantegiak; edo upeltegiak, ardoa egiteko prozesua bertan ikusteko eta Bakoren edana dastatzeko aukera emanen digutenak. Leku hauek ateak irekiko dizkigute artisautza jarduerak eta bere teknika aurreratuenak ezagutarazteko. Eskatu hitzordua eta gozatu bisitan.