
Nafarroako gastronomia ez da erakusten platerean edo museoetan soilik, urteroko festa anitzetan ere egoten da. Bertako saltokietan artisautza produktuak erakusteaz gainera, egun berezietan gai bakarra harturik, lurraldeko produktu edo bertako plateren bat omendu ohi dute. Halaber, sukaldearen jakintzan sakontzeko jardunaldiak eta biltzarrak antolatzen dira.
Idatzi datak zure agendan eta ez galdu aukera Nafarroako jaki gozoak dastatzeko.