2012
Donejakue Bideko 4 upategik eskaintzen dizute bisitatzeko aukera, baita bertako ardoak eta uztartze bazkariak dastatzeko ere.
Donejakue Bidea sendotu zenetik, Erdi Aroko monasterioek bere upategiak zituzten, eta ardoa erromesekiko abegikortasunaren seinale bilakatu zen; horren lekukotasuna da, besteak beste, Códice Calixtinus gidaliburua (Aymeric Picaud). Edari hori baliotan jarri nahian, Nafarroako Jatorri Izendapenari atxikitako 4 upategik, ateak zabaltzen dizkiete erromes eta bisitariei, eta honako hauek guztiak eskaintzen: bisitak, dastatzeak, bazkariak eta afariak.
Ongi ibili ardoaren bidean!
Informazio osagarria:
Sartu hemendik Donejakue Bideko zerbitzu turistikoen eta kultura zein natura ondarearen informazio osoa biltzen duten fitxetara:
Gure proposamena...
Donejakue Bideko 4 upategik eskaintzen dizute bisitatzeko aukera, baita bertako ardoak eta uztartze bazkariak dastatzeko ere.