Nafarroa ederki berdintzeko lurraldea dugu. Izan ere, ez dago sukaldaritzari eskola eta inspirazio iturri egokiagorik betidanik kalitatezko lehengaiez hornitu den herri batena baino.
Tradizioa eta berrikuntza zuhurki elkarturik, Nafarroako jaki-tokia plater gozo bilakatzen da. Hartara, jarduera desberdinak ikusi ahalko ditugu. Leku batzuetan herri platerek eta egile adituen sukaldaritzak bat egiten dute, beste batzuetan, berriz, erretegiak, sagardotegiak edo pintxoak eskaintzen dituzten tabernak nagusi dira, horietako batzuk ospe handiko sariek eta kalitate zigiluek egiaztatuak.
Hautatu nahiago duzun aukera, gutizia eta poltsiko guztien beharrak asetzekoak baitira denak.