Nafarroako lurraldeen arteko desberdintasunak gastronomian ere islatzen dira; Pirinioetan esnekiak eta ehiza; Erdialdean bildotsa edo ardoa; eta, Erriberan barazki gozoak. Bestalde, produktu guztiak Komunitatearen edozein lekutan dauden arren, lurralde bakoitzak bertako berezitasun erakargarriak eskaintzen ditu.
Zenbait jatetxek nazioarteko ospea lortu dute tradizioaren eta modernotasunaren arteko orekari esker. Halaber, ez dugu ahaztu behar lehengaien kalitate zoragarriak aipatutako ospea bermatzen duela, jakiek jatorri deiturak izaten baitituzte.
Ez dugu bazterrean utzi behar neurri txikian eskaintzen den goi mailako sukaldaritza: pintxoena, alegia. Azken urteotan, herri usadioa irudimen eta esklusibotasun handiko pintxo berrietan gauzatzen da. Otamen hauen eskaintza zabalena hiriburuan aurkitzen ahal dugu.
-
-
-