Jauzi nabigazioa eta joan edukira

Carrusel de imágenes presentando Navarra

Nafarroako Pirinioak

Ultra-arina

Kirol honetan zuhaitzetan barnako ibilbideak egiten dira, oreka eta trebezia eskatzen dituztenak. Horretarako, ordubete inguruan egiten diren zirkuitu egokituak egoten dira, altura eta zailtasun maila desberdinekoak.

Hala ere, jarduera honetan profesionala izan nahi ez baduzu, hegalean ibiltzeko eta biziki gozatzeko erabiltzen ahal duzu garraio erakargarri hau... Esperientzia zoragarria, Nafarroako Pirinioetako paisaia izugarriak zerutik begiztatzekoa, putreen hegaldi dotorea ondo-ondoan duzularik.

Aukera anitz daude. 15 minutuko "bataioak" edo iraupen luzeagoko ibilaldiak hautatzen ahal dituzu. Abiapuntuaren inguruko hegaldia egiteaz gainera, neurrira antolatutako hegaldiak eskaintzen dira bezeroak aukeratzen duen aldean.

Zur eta lur gelditzeko esperientzia paregabea.

Informazio erabilgarria

Ilumberri

Ilunberriko hegaldi zentroa kirol kluba
http://www.vuelolumbier.com
Tel: 646 95 67 67

Tutera

Millaerea kirol kluba
http://www.millaerea.es
Tel: 629 82 60 88

ULM Agua Salada Kirol Kluba
14. Posta Kutxa, 31500 - Tutera
Tel: 639 40 44 99 (Kluba) 609 56 61 25 (Rodolfo Ortiz - lehendakaria)