Jauzi nabigazioa eta joan edukira

Carrusel de imágenes presentando Navarra

Nafarroako Pirinioak

Segway

Garraio indibidualari dagokionez, segway azken berrikuntza da. XXI. mendeko bizikleta dela esaten ahal dugu. Garraio isil honek ingurumena errespetatzen du. Litiozko iraupen luzeko bateriak erabiltzen ditu mugitzeko

Ez da abiadura handiz ibiltzen. Kolpe leungailu integratuak eta motelgailu sistema ona dituenez, oso egonkorra eta segurua da. Bi gurpil pneumatikoak lotzen dituen ardatzak monopatin gisako gorputzari eusten dio. Bestalde, gidoin bat du erabiltzaileak oreka sentsazio handiagoa izan dezan.

Aise erabiltzekoa, baso eta mendietan errendimendu ona eskaintzen duenez, Nafarroako Pirinioetako natur ingurune eder batzuk -haien artean Iratiko oihana- ezagutzeko oso egokia da.

Aipatutako bi ingurune hauez gainera, ibilgailu honetan aritzen diren enpresek zerbitzua eskaintzen dute Nafarroako beste lurralde batzuetan:

Informazio erabilgarria