Jauzi nabigazioa eta joan edukira

Carrusel de imágenes presentando Navarra

Nafarroako Pirinioak

Pilota

Zalantzarik gabe, komunitateko herri kirol garrantzitsuena da. Nafarroa da pilotari ospetsu anitzen harrobia. Besteak beste, ondoko hauek nabarmendu behar ditugu: Retegi, Arretxe, Galartza, Bengoetxea, Olaizola anaiak, Eugi, Martínez de Irujo edo Abel Barriola.

Hain da erroturik ohitura hau non herri gehienek karriketan pilotaleku bat duten. Horietariko batzuk herri arkitekturako eraikuntzetan kokaturik daude, Elizondoko trinketea, esaterako. Oro har, guztietan jokatzen ahal da, aldez aurretik erreserba eginez.

Pilotaleku guztietan modalitate eta maila guztietako txapelketak egiten dira: esku-pilota, pala, zesta-punta, trinketea, erremontea, etab. Modalitate guztiek ikuskizun berezia eskaintzen dute. Bakoitzak elementu eta pilotaleku zehatzak eskatzen dituen arren, pilota erabiltzen da guztietan, artisauek betiko gisan egina. Txapelketa ospetsuenen artean nabarmendu behar da Mezkirizko Leku-Ona pilotalekuan egiten den abuztu eta urria bitartekoa. Bost kirol du izena, hain zuzen ere, bost modalitate baititu: gomazko pilota, pala larruzko pilotarekin, pala motza, xarea eta esku-pilota. Edozein modutan ere, egutegi pilotazaleak ia urte osoa hartzen du.

Beste herri kirol batzuetan gertatzen den bezala, pilotan ere apustuak egiten dira. Ikuskizunaren alderdi berezi bihurturik, aziendak eta baserriak galarazi zituen ohitura zahar hau goreneko puntura heltzen da esku-pilotako finalean.

Pilotaleku handiren batean partidak ikusteko, partidaren kategoriaren eta txapelketaren arabera aldatzen den prezioa ordaindu behar da sarreran. Prezioa 10 eta 50 euro bitartekoa izaten den arren, final handietan halako hiru izatera heltzen ahal dira tarifak.

Informazio erabilgarria

Estekak

Nafarroako Pilota Federazioa: http://www.fnpelota.com

Erakundeekin harremanetan jartzeko

Nafarroako Pilota Federazioa:
Labrit Pilotalekua: Labrit z.g., Iruña
Tel.: 948 22 60 75 / Faxa: 948 21 36 73
fnp@fnpelota.com
Labrit pilotalekuan ostiral eta larunbatetan izaten dira amateurren partidak. Profesionalek, berriz, asteburuetan jokatzen dute.

Euskal Jai Berri Pilotalekua
Agoitz errepidea 6., 31620 Uharte
Tel.: 948 33 11 59
Zesta-punta eta erremonte partidak izaten dira pilotaleku honetan. Egutegia antolatzen da maila bakoitzeko txapelketen arabera. Gehienak asteburuan izaten dira.

Kudeaketa enpresa profesionalak

Zesta-punta
Euskal Jai ALAI
www.euskaljaialai.com
Zesta-punta jaialdi ikusgarriak zuzenean gozatzeko aukera ematen dio turistari. Bi modalitate eskaintzen dituzte: bat turistentzat, eta, beste bat, jaietarako. Haietan kontu anitz izaten dira, besteak beste: partidak edo amerikarren gisako kiniela jokoak; musika animazioa eta euskal dantzak; esataria eta zesta-puntan hastapen tailer baterako didaktika gida...

Esku-pilota
Aspe: www.aspepelota.com
Asegarce: www.asegarce.com
Frontis: www.sofrontis.com

Bibliografia

Izenburua: Historia de la pelota en Navarra
Argitaletxea: [Pamplona] : Diario de Navarra, [2002]