Jauzi nabigazioa eta joan edukira

Carrusel de imágenes presentando Navarra

Nafarroako Pirinioak

Zuhaitz igoera

Kirol honetan zuhaitzetan barnako ibilbideak egiten dira, oreka eta trebezia eskatzen dituztenak. Horretarako, ordubete inguruan egiten diren zirkuitu egokituak egoten dira, altura eta zailtasun maila desberdinekoak. Ausardia pittin bat eta irri egiteko gogoa baino ez dira behar. Trebezia jokoan jartzeko jarduera ugari eginen ditugu: tirolinetatik irristatu, zubi esekiak gurutzatu, sokez igo, airean hegal egin, zuhaitzen adaburuak zeharkatu...

Zuhaitz igoeran aritzeko hainbat parke daude. Hona hemen horietariko batzuk:

Enpresak edo argibideak dituzten azpiegiturak

Aurizko Diablozulo

Osamietako pagadian dago, Auriztik ekialdera 2 kilometrora, eta Orreaga heldu baino 3 kilometro lehenago.
Argibideak eskatzeko eta erreserbak egiteko telefonoa: 645 66 79 64 / 650 30 99 78

Bertiz Abentura Narbarten

Lakoizketako hariztian, Narbarteko aterpetik 500 metrora.
Argibideak eta erreserbak: 948 59 23 22
http://www.bertizaventura.com/index.html

Beigorri Lekunberrin.

Aritzaldeko hariztian, herriko kirolgunean.
Argibideak eta erreserbak: 609 04 40 71
http://www.beigorriaventura.com/