Jauzi nabigazioa eta joan edukira

Carrusel de imágenes presentando Navarra

Nafarroako Pirinioak

Elur-erraketak

Lurralde elurtsuetan erraketak erabili ohi zituzten. Gaur egun, eskiak inoiz jantziko ez lituzketen pertsonentzako elur kirola egiteko eskaintza polita da, paisaia estaltzen duen geruza zuria zeharkatzea ahalbidetzen dielako.

Erraketek sare bat dute erdian. Ibiltzean, horren gainean jartzen da oina. Azalera zabala dutenez, gorputza ez da elurretan murgiltzen. Lur bakoitzaren ezaugarrietara egokitzen diren erraketa mota batzuk daude. Azken modeloek kranpoiak dituztenez, gogorki eusten diote gorputzari malda handietan, baita hormaren gainean ere.

Elur-erraketez ibilbideak egiteko geografia ezin hobea eskaintzen du Nafarroak. Horiek esker neguko paisaia zoragarriak eta bazter ezkutuenak gozatzeko parada izanen duzu. Ekialdeko Pirinioetako gailur malkartsuek eta Aralar eta Urbasako mendi leunagoek bat egiten dute bisitariari ibilbide eder anitz eskaintzeko. Mendizalea bertara abiatu ahalko da edozeinek erabiltzen ahal duen modalitate sinple eta seguru honi esker.

Pistetatik kanpoko bide alternatiboetan barna ibilaldiak egiten ahal badira ere, iraupen eskian aritzeko bi estazio daude: Larra-Belaguakoa (Ferial aldekoa) eta Abodikoa. Bietan zirkuitu txiki batzuk egokitu dira. Erraketarik ez baduzu, enpresa espezializatu batekin kontratatzen ahal da jarduera. Zailtasun gutxiko kirola denez, erraz ikasiko duzu. Gozatuko duzu, ziur.

Informazio erabilgarria

Esketak

Nafarroako Mendi eta Eskalada Kirolen Federazioa: http://www.mendinavarra.com

Erakundeekin harremanetan jartzeko

Nafarroako Mendi eta Eskalada Kirolen Federazioa
Paulino Caballero k. 13, 31002 Iruñea
Telefonoak: 948 22 46 83 / faxa: 848 427835
info@mendinavarra.com

Enpresak

"Nattura" Zerbitzuak Naturan
www.nattura.com
tel.: 948 13 10 44

Mirua
http://www.mirua.com
tel.: 948 46 48 31

EKIA: Actividades y Servicios
www.ekiapirineo.com
tel.: 948 89 05 37