Jauzi nabigazioa eta joan edukira

Carrusel de imágenes presentando Navarra

Nafarroako Pirinioak

Parapentea eta delta hegala

Eguraldia lagun, kirol honetan aritzen ahal denean, mendietako maldan aireko kirolzaleak ikusten dira haizearen besoetan gora, Nafarroako zerua kolore anitzez margotzen duten bitartean. Izan ere, hodeien artean eta abentura bidaide, Nafarroako txoko bereziez gozatzeko aukera ona izaten ahal da hau...

Parapentez eta delta hegalez hegal egitea eskarmentu handiko pilotuentzako egokia den arren, hastapen ikastaroak egiten ahal dira. Bestalde, gorputza zirrara izugarriz astindu nahi baduzu, tandemean hegaldi bakarra egiteko aukera duzu, espezialista batez lagundurik.

Nafarroako Pirinioetan jauziak egiteko leku hoberenak honako hauek dira:

  • Belagua ibarra: Nafarroako ipar-ekialdeko muturrean dago, Pirinioen bihotzean sarturik.
  • Aralar mendia
  • Leire: bertako gailurra, Arangoiti izenekoa, mendebaldeko Pirinioetan hegal egiteko lekurik egokiena denez, txapelketa anitz egiten dira mendi horretako magaletan. Are erakargarriagoa da oraindik, hegaldian bertako putreak kide izaten ahal ditugulako anitzetan. Mendiko hegoaldean hasten da hegaldia. Udan hegaldi termikoa egiten ahal den arren, iparrak gogor jotzen duenean leku arriskutsua da.

Informazio erabilgarria

Baimenak

Kirol honetan aritzeko federatuta egoteaz gainera, dagokion kirol baimena edo pilotu titulua derrigorrezkoak dira. Ikastaroak eta tandemak egiteko, eskoletan eta klubetan behar diren material eta baldintzen gaineko informazioa emanen digute.

Estekak

Nafarroako Aire Kirolen Federazioa
http://www.fnda.es
fnda@fnda.es
Paulino Caballero k., 13., 3.a
Kirolaren Etxea 31002 Iruña
Tel.: 948 22 13 23 / faxa: 848 42 78 35

Erakundeekin harremanetan jartzeko

“Alas de Leyre” Delta Kluba:
http://www.alasdeleyre.com
Telefonoak: 626 90 20 59 / 637 81 21 71 / 669 86 67 69

Baiza Parapente Taldea
Iruña etorbidea, 19
31800 Altsasu, Nafarroa
620 20 46 69