Jauzi nabigazioa eta joan edukira

Carrusel de imágenes presentando Navarra

Nafarroako Pirinioak

Mendizaletasuna

Pirinioak mendebaldetik ekialdera jaisten dira emeki. Hartara, ia 2500 metro dituen Hiru Erregeen Mahaitik gailur xumeagoetara jaisten gara Kantauri itsasora heldu arteraino.

afarroako edozein gainetara igoz gero, paisaia izugarri berdea gozatzeko parada izaten ahal dugu. Tontorrera heltzen denak airetik ezagutu ahalko du Nafarroa oinak lurretik altxatu gabe. Igoera anitz egiten ahal direnez ez da gutxi batzuentzako luxua. Bestalde, zailtasun maila erdiko mendi anitz dagoenez egoera fisiko normala duen edozein bisitari aritzen ahal da kirol honetan.

Mendian aritzeko lurralde nagusiak Aralar eta Urbasa mendiak dira, lurraldearen mendebaldean kokaturik, eta, zer esanik ez, Pirinioak.

Honako hauek dira tradizio handienetariko gailur batzuk

Mendia Abiapuntua Igoeraren iraupena Desnibela
Hiru Erregeen Mahaia (2.444 metro) Mata de la Haya izeneko aparkalekua, 1370. errepidean, Belagua mendatea igo baino lehen 4,45 ordu. 1.444 metro
Orhi (2.019 metro) Orhiko tuneletik, Otsagabia eta Larraine elkartzen dituen 2011. errepidetik Ordubete 450 metro
Urkulu (1.419 metro) Ibañetako mendatetik, N-135 errepidetik, Orreaga iraganik 2,20 ordu 362 metro
Adi (1.459 metro) Urkiaga mendate gainetik, Eugitik Kintora doan N-138 errepidean 1,15 ordu 550 metro
Saioa (1.418 metro) Belate mendatearen gainetik 2,10 ordu 570 metro
Mendaur (1.131 metro) Aurtitzetik, Doneztebe eta Leitza lotzen dituen NA-170 errepidetik 2,30 ordu 960 metro
Beriain (1.494 metro) Arbizun N-240 errepidea utzirik, lehenik, NA 7100 errepidea hartu behar da, jarraian, NA 702. Unanuko gainaldetik abiatu behar da. 2 ordu 844 metro
Irumugarrieta (1.430 metro) Aralarko guardetxea. Lekunberritik abiaturik, Aralarko San Migel Santutegira igotzen den 7510. errepidetik heltzen da 2 ordu 395 metro
Ioar (1.414 metro) Kodesko santutegitik. Bertara heltzeko, Iruña eta Logroño lotzen dituen A-12 autobidea hartu behar da. Los Arcosen Torres del Ríorako N111. errepidea hartu behar da, eta, jarraian, Kodeserako 7202 errepidea. 1,15 ordu. 600 metro
Mendia Zailtasuna Bitxikeriak
Hiru Erregeen Mahaia (2.444 metro) Zailtasun maila ertaina izan arren, ibilbide gogorra eta luzea da, desnibel handia eta karst zabalak baitaude. Pirinioetan kokaturik, Nafarroako mendirik altuena da. Izena hartu zuen antzinako hiru erresumen mugan egotetik (Aragoik, Biarnok eta Nafarroak muga dute bertan).
Orhi (2.019 metro) Ertaina Pirinioetako bi mila metro dituen lehenengo mendia da. Iratiko oihaneko gailurra da. Ikuspegi zoragarriak eta koloretsuak urtaro guztietan
Urkulu (1.419 metro) Ertaina Oso ezaguna da gailurrean erromatarren garaiko dorre-trofeo zirkularra baitu. Bertatik Pirinioak zeharkatzen dituzten bideak eta Orreagara heltzen den Donejakue bidea begiztatzen ahal dira
Adi (1.459 metro) Ertaina Biak Kintoko mendigune arrokatsuan daude. Pagadi ugari daude. Pirinioak ikusteko leku zoragarria. Iruñerriko mendiak ere begiztatzen ahal dira.
Saioa (1.418 metro) Ertaina
Mendaur (1.131 metro) Ertaina Bidasoa ibarra ikusteko talaia bikaina. Gainean baseliza bat dagoenez erraz aurki daiteke.
Beriain (1.494 metro) Ertaina Urbasa-Andia parke naturalean dago. Aralar begiztatzeko bista zoragarriak. San Donato izena du, gainean izen bereko baseliza bat baitago, Nafarroako altuena.
Irumugarrieta (1.430 metro) Ertaina Aralar mendikate osoa zeharkatu behar da. Irumugarrietako gailur lirainerako bidean pagadi zoragarriak, aztarna megalitiko, eta txoko xarmangarriak ikusten ahal dira.
Ioar (1.414 metro) Ertaina Kodes mendateko mendi honetan Lizarraldea ederki ikusten ahal da, baita Errioxa eta Araba ere.

Informazio erabilgarria

Estekak

Nafarroako Mendi eta Eskalada Kirolen Federazioa:
http://www.mendinavarra.com

Erakundeekin harremanetan jartzeko

Nafarroako Mendi eta Eskalada Kirolen Federazioa:
Paulino Caballero k. 13, 31002 Iruñea
Telefonoak: 948 22 46 83 / faxa: 848 42 78 35
info@mendinavarra.com

Enpresak

Nafarroa osoa:
Mirúa
www.mirua.com
Tel.: 948 46 48 31

Troska
www.troska.org
Tel.: 679 21 14 60

Nattura
www.nattura.com
Tel.: 948 13 10 44

Pirinioak:
EKIA
www.ekiapirineo.com
Tel.: 948 89 05 37

Erdialdea:
Escur
www.escur.com
Tel.: 948 55 50 22

Erribera:
Bardena Activa
www.bardenaactiva.com
Tel.: 948 83 02 72

Compañía de Guías de las Bardenas
www.bardenasreales.com
Tel.: 948 412 396

Eduardo Blanco Mendizábal
Tel.: 646 38 26 31

KLUBAK
Gaur egun, Nafarroan 108 mendi klub dauden arren, turistari ez diote zerbitzu berezirik eskaintzen. Kluben zerrenda aurkitzen ahal da Nafarroako Gobernuko Kirol Departamentuko web orrian:
www.navarra.es/home_es/Temas/Deporte/Entidades/Registro de entidades deportivas/

Bibliografia:

Egilea: Feliu, Marcos (1933-2005)
Izenburua: Mountains of Navarre, 1, Pyrenees in Navarre and Foothills/Marcos Feliu, Juan Mari Feliu, Andoni Feliu
Argitaletxea: Bilbo: Sua, 1996Author: Feliu, Marcos (1933-2005)

Egilea: Mountains of Navarre, 2, Medium Height, Western Sector/Marcos Feliu, Juan Mari Feliu, Andoni Feliu
Izenburua: Bilbo: Sua, D.L., 1997
Argitaletxea: Mendiola, Fernando (1966-)

Egilea: Mountains and Paths of Navarre/ Fernando Mendiola
Izenburua: León: Everest, D.L. 2002

Egilea: Mountains of Navarre: guide/authors, Adriano Andueza [et al.]
Izenburua: Bilbao: Sua, [1991]
Argitaletxea: Zubieta Barcos, Javier (1933-)

Egilea: Mountains of the Pamplona Basin/Javier Zubieta
Izenburua: Zubieta Barcos, Javier (1933-)

Egilea: Moutains of Eastern Navarre/[Javier Zubieta Barcos]