Jauzi nabigazioa eta joan edukira

Carrusel de imágenes presentando Navarra

Nafarroako Pirinioak

Espeleologia

Nafarroako Pirinioetan leize eta kobazulo anitz daudenez, ez da zaila harrien arteko urradura handiak ikustea, espeleologian aritzeko ezin hobeak. Edozein urtarotan agerian uzten ahal dira leizeen barneko sekretuak. Hala ere, aldez aurretik kobazuloaren gaineko zenbait jakingarri garrantzitsu bilatu behar ditugu, besteak beste: leizearen egoera zehatza, maila freatikoa, eta eguraldiaren iragarpena. Horregatik, komeni da kirol hau egitea gida espezializatuez lagundurik.

Lur karstikoak ugariagoak dira Nafarroako ipar-ekialdean eta mendebaldean Leize nagusiak Aralar, Urbasa, eta, nola ez, Larrako kareharri lurretan daude, azkenak Europako leizerik handienetariko batzuk eskaintzen ditu, San Martin leizea esaterako, 1.300 metrora jaisten dena.

Kobazulo bakoitzak berezko ezaugarriak ditu, harri motari, espeleogia-formazioei, edo bertako pasabideetan ibiltzeko zailtasun teknikoei dagozkienak, hain zuzen. Hori dela eta, Nafarroako kobazuloei buruz ari garenean ezin da orokortu, banan-banan aztertu behar dira Hona hemen bisitatuenak:

  • "Los Cristinos": Urbasa mendietako ederrenetariko bat
  • Auandi: Urbasan dago. Estalaktitez inguraturiko aintzirak ditu
  • Tximua: izen hori eman zioten itxura antropomorfoa duelako. Estalagmita anitz ditu. Zailtasun handiko leizea da, jaisteko eta igotzeko espeleologia teknika anitz jakitea eskatzen du. Urbasan dago
  • Basaura: Lokiz mendian dago. Itxura ematen dion barneko ibaiak meandro eta galeria anitz ditu. Pasabide zailak daudenez material tekniko zehatza eskatzen du
  • Ormazarreta: Tximua leizearen antzekoa, Aralarren dago. Zailtasun tekniko handikoa da. Edertasun eta tamaina handiko estalagmitak ikusten ahal dira

Pirinioetako leizeen artean beste adibide batzuk nabarmendu behar ditugu; Arrarats, Aezkoa, eta Ezkaldo -Baztanen-, edo Erronkariko Ibonaren kobazuloa, sarbide zaila iraganik, estalaktitaz inguratutako sala handia duena.

Informazio erabilgarria

Estekak

Espainiako Espeleologia Federazioa: www.fedespeleo.com
Nafarroako Espeleologia Federazioa: http://eureka.ya.com/fnespeleo/

Erakundeekin harremanetan jartzeko

Federazioa
Paulino Caballero k. 13, 31002 Iruñea
Tel. 948 21 07 56 / Faxa: 848 42 78 35
Email: fnespeleo@jazzfree.com

Enpresak

Nattura
www.nattura.com
Tel.: 948 13 10 44

BKZ
www.navarraaventura.com
Tel.: 948 59 23 22

EKIA
www.ekiapirineo.com
Tel.: 948 89 05 37

Escur
www.escur.com
Tel.: 948 55 50 22

Bibliografia

Egilea: J.I. Calvo Pastor... [et al.]
Izenburua: Cuevas y cañones
Argitaletxea: Bilbao : Sua, D.L. 1991

Egilea: Santesteban, Isaac
Izenburua: Catálogo espeleológico de Navarra / Isaac Santesteban, Carlos Acaz
Argitaletxea: [Iruña] : Nafarroako Gobernua, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentua, D.L. 1992