Jauzi nabigazioa eta joan edukira

Carrusel de imágenes presentando Navarra

Nafarroako Pirinioak

Ehiza eta arrantza

Pirinioak ametsetako mendiak dira ehiza larrian eta arrantzan aritzea gogoko dutenentzat.

Nafarroako iparraldean ehizatzeko antzinako moduek diraute. Etxalarren, esaterako, usoa sareekin ehiztatzeko ohitura XV. mendetik dator. Usoak iragaten diren naturguneetan kokatzen diren dorre altuetatik, zelatariek harrapakari itxura duten paleta batzuk jaurtikitzen dituzte usoak jaitsarazteko, eta, horrela, sareetan harrapatzeko. Urrian eta azaroan bisita gidatuak eskaintzen dira ehizatzeko sistema bitxi hau azaltzeko.

Udazkenean uso, birigarro eta oilagorrak ehizatzen dira gehienbat, irailetik otsailera, berriz, basurde, orein, orkatz eta adarzabalak.

Arrantzari dagokionez, Pirinioetako ibaietan amuarrain ugari aurkitzeaz gainera, erreketara jotzen ahal du zaletuak, Bidasoara, esaterako, izokinaren arrantzan aritzeko.

Nafarroako Pirinioetan ehizan eta arrantzan aritzeko aukera anitz dago. Komeni da federazioetara jotzea, barrutien kokapena eta ezaugarrien gaineko informazioa eskaintzen baitute, baita baimendutako harrapaketen kopuruaren eta beren tamainaren gainekoa ere.

Informazio erabilgarria

Ehizazaleak ondoko web orrian aurkitu ahalko ditu argibideak:
http://turismo.navarra.com/caza

Baimendutako espezie, ibai, eta datak xedatzen dituzten araudien gaineko argibideak ondoko web orrian aukitzen ahal dira: http://turismo.navarra.com/pesca/index.htm

Bisita gidatuak Etxalarren:

usategiak@etxalar.org web orrian, edo, bestela, aldez aurretik 690 26 77 56 telefonora deituz.
Argibide gehiago web orri honetan: www.etxalar.org

Baimenak

Ehizan aritzeko, federazio lizentzia izateaz gainera, ehiztariaren derrigorrezko asegurua eta armak izateko baimena izan behar dira.
2007 - 2008ko ehiza denboraldia arautzen duen dekretua ondoko estekan aurkitzen ahal da (hurrengo denboraldietan berritzen da) http://www.navarra.es/home_es/Actualidad/BON/Boletines/2007/92/Anuncio-0/

Nafarroan ondoko legeri orokorrak xedatzen ditu ehiza eta arrantza:

Ehiza plana (Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentua)

2007rako arrantza arauak (Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentua)

Orbaibarko Ehiza Barrutia
Tel. 948 72 10 21 / Faxa 948 70 01 58
www.valdorba.com
coto@valdorba.com
Aldez aurretik erreserba egin behar da telefonoz.