Jauzi nabigazioa eta joan edukira
Carrusel de imágenes presentando Navarra

Eta gainera...

2010ko urtarrilaren 15a

Birding Nafarroa: Species Champion, Birdlife Internationalekin elkarlanean
British Birdwatching Fair 2009 egitearekin batean, Birdlife International erakundeak prebentzio-kanpaina berri bat abiatu du mundu mailan desagertzeko arriskuan dauden hegaztiei lotuta. Nafarroan hegaztiei behatzea/Birding Nafarroa urtero joaten da ekitaldi horretara, eta aurten babesle gisa parte hartu du kanpaina horretan.

Kanpaina horrek (BirdLife Preventing Extinctions Programme) fondoak bildu nahi ditu mundu mailan desagertzeko arrisku handian dauden hainbat hegazti espezieri jarraipena egiteko eta horiek zaintzen laguntzeko. Kontziente izan behar dugu azken 30 urteetan 21 hegazti espezie desagertu direla mundu osoan, eta 192 desagertzeko arrisku handian daudenen sailkapenean sartu direla. Programa honi buruzko informazio gehiago izateko, eta planetan egoera okerrenean dauden espeziei buruzko azken berriak eta horien egoeraren txostenak ezagutzeko, jo ezazu Birdlife International erakundearen webgunera.
Nafarroako Gobernuko Turismoko Marketinaren Zerbitzuak, Nafarroan hegaztiei behatzea programaren bitartez, ekimen honi lagundu nahi izan dio, eta, horrela, horren babesle izanen da hiru urtez. Horren truke, Birding Nafarroak Species Champion ohorezko titulua jasoko du eta leku nabarmendu batean agertuko da Birdlife Internationaleko euskarri eta foroetan.

<< volver