Jauzi nabigazioa eta joan edukira
Carrusel de imágenes presentando Navarra

Hegaztiei behatzea Nafarroan

Informazio praktikoa - Gidaliburuak eta argitalpenak

Atal honetan Nafarroara etorri eta bertan mugituko den hegazti-behatzailearentzat interesgarria izan daitekeen argitalpen sorta bat aipatzen dugu.

Gure argitalpenak

Hegaztiei behatzea Nafarroan - Birding Navarra (sustapenerako zabalgarria)
Zabalgarri horretan Birding Nafarroak hegaztiei behatzeko gomendatutako lekuak aipatzen dira, baita lurralde honetan ageri diren hegazti nagusiak ere. Hainbat argazkirekin ilustratuta.
Hizkuntza: gaztelaniaz eta ingelesez.

Nafarroako hegaztien zerrenda
Nafarroan dauden espezie guztien zerrenda osoa. Bertan beren estatusa, ugaritasuna eta daukaten mehatxu-maila aipatzen dira (2011ko otsaila arte eguneratuta).
Hizkuntza: gaztelaniaz eta ingelesez.

Liburuak

Guías de campo
- Aves de Europa con el Norte de África y el Próximo Oriente
Lars Jonsson (1994) Ediciones Omega
Landa-gida bikaina, Nafarroako hegazti guztiak barne dituena. Irudi eta deskribapen testu onak . Mardul samarra.
Hizkuntza: gaztelaniaz (baina ingelesez, frantsesez, alemanez eta abar ere argitaratua da, beste argitaletxe batzuetan).
- Guía de Aves de Europa
Killian Mullarney, Lars Svensson, Dan Zetterström, Peter J. Grant (2002) Ediciones Omega
Ziur asko Europako hegaztiei buruzko landa-gida onena. Irudi bikainak eta testu zehatz eta zorrotzak, nahiz eta batzuetan laburregiak suertatzen diren. Formatu bikaina landara eramateko.
Hizkuntza: gaztelaniaz (baina ingelesez, frantsesez, alemanez eta abar ere argitaratua da, beste argitaletxe batzuetan).
- Guía de las Aves de España: Península, Baleares y Canarias
Eduardo de Juana y Juan M. Varela (2000) Lynx Edicions
Marrazki onak, testu bikainak eta oso eguneratuta dauden banaketa mapak. Hagitz formatu erosoa eta oso prezio onean.
Hizkuntza: gaztelaniaz
Estatusa eta kontserbazioa
- Atlas de las Aves Reproductoras de España
Ramón Martí, Juan Carlos del Moral (eds.) (2003) Ministerio de Medio Ambiente y SEO/Birdlife
DEspainiako hegazti ugalkor guztien banaketa eta egoera, nafarrak barne. Ehunka ornitologoren lana biltzen du, 5 urte baino gehiagoan luzatu zena.
Hizkuntza: gaztelaniaz
- Libro Rojo de las Aves de España
Alberto Madroño, Cristina González, Juan Carlos Atienza (eds.) (2004) Ministerio de Medio Ambiente y SEO/Birdlife
Espainian mehatxatuta dauden hegazti espezieak eta informazio ugari euren kontserbazio egoera, mehatxu eta arazoen inguruan. Nafarroan dauden hainbat espezierentzat tokiko mailako informazio interesgarria ere eskaintzen du.
Hizkuntza: gaztelaniaz

Aldizkariak

  • - Anuario Ornitológico de Navarra
    Pedro Arratibel, Juan I. Deán, Alfonso Llamas, Olga Martínez (hainbat urtez) Gorosti Natur Zientzi Elkartea.
    Aldizkari horrek Nafarroan urte bakoitzean egindako hegazti-behaketa interesgarrienak biltzen ditu, eta hamarnaka kolaboratzaileren lanari esker argitaratzen da. Halaber, Nafarroako hegazti-faunaren inguruko artikulu eta ohar labur asko eskaintzen ditu. Orain arte sei liburuki argitaratu dira, 1993tik 1999ra doan aldia hartzen dutenak.
    Hizkuntza: gaztelaniaz, nahiz eta ingelesezko eta euskarazko laburpenak ere badituen.

Grabaketak

  • - Guía sonora de las aves de Europa
    Jean C. Roché, Jérome Chevereau (2001) Lynx Edicions
    Europako ia espezie guztien doinuak 10 CD-tan.
  • - Paisajes Ibéricos
    Eloísa Matheu (1997) Alosa
    Hegaztiak protagonista diren 15 doinu-paisaiaen grabaketak. Nafarroan grabatutako bat ageri da: "En los altos de Lapakiza".

Mapak

  • - Atlas de Navarra 2006 - Carreteras, Turismo y Medio Ambiente
    Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentua (2005). Atlas oso bat, 1:850.000, 1:250.000 eta 1:75.000 eskaletako mapak dituena, baita Nafarroako turismo eta ingurumenari buruzko atal zabalak ere.
    Europako ia espezie guztien doinuak 10 CD-tan.

    Mapa sorta zabala eskura daiteke Nafarroako Lurralde Informazioaren Zerbitzutik (SITNA) (web orria gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez dago)