Jauzi nabigazioa eta joan edukira
Carrusel de imágenes presentando Navarra

Kirola, naturalki

Ultra-arina

Kirol honetan zuhaitzetan barnako ibilbideak egiten dira, oreka eta trebezia eskatzen dituztenak. Horretarako, ordubete inguruan egiten diren zirkuitu egokituak egoten dira, altura eta zailtasun maila desberdinekoak.

Hala ere, jarduera honetan profesionala izan nahi ez baduzu, hegalean ibiltzeko eta biziki gozatzeko erabiltzen ahal duzu garraio erakargarri hau... Esperientzia zoragarria, Nafarroako Pirinioetako paisaia izugarrienak zerutik begiztatzekoa. Putreen hegaldi dotorea ondo-ondoan izanik, Bardeetako basamortua, gazteluak, monasterioak, eta Erdi Aroko herriak ikusi ahalko dituzu.

Aukera anitz daude. 15 minutuko "bataioak" edo iraupen luzeagoko ibilaldiak hautatzen ahal dituzu. Abiapuntuaren inguruko hegaldia egiteaz gainera, neurrira antolatutako hegaldiak eskaintzen dira bezeroak aukeratzen duen aldean.

Zur eta lur gelditzeko esperientzia paregabea.

Informazio erabilgarria


Ilumberri

Ilunberriko hegaldi zentroa 
www.vuelolumbier.com
Tel: 629 73 83 94

Tutera

ULM Agua Salada Kirol Kluba
14. Posta Kutxa, 31500 - Tutera
Tel: 639 40 44 99 (Kluba) 609 56 61 25 (Rodolfo Ortiz - lehendakaria)