Pilota
Zalantzarik gabe, komunitateko herri kirol garrantzitsuena da. Nafarroa da pilotari ospetsu anitzen harrobia. Nafarroa izan da —eta jarraitzen du izaten— izen handiko pilotarien lurraldea. Honako eskulari hauek aipatzekoak dira: Retegui, Arretxe, Galarza, Bengoetxea, Olaizola anaiak, Eugi, Martínez de Irujo edo Abel Barriola. Bestalde, Óscar Insausti palaria dugu, eta ondoko erremontelariak: Jesús Ábrego, Raúl, Lecumberri anaiak, Kike Elizalde, Koteto Ezkurra edo Iñaki Lizaso.
Hain da erroturik ohitura hau non herri gehienek karriketan pilotaleku bat duten. Horietariko batzuk herri arkitekturako eraikuntzetan kokaturik daude, Elizondoko trinketea, esaterako. Oro har, guztietan jokatzen ahal da, aldez aurretik erreserba eginez.
Bi dira izen handieneko pilotalekuak: Iruñeko Labrit, eta Uharteko Euskal Jai Berri, hiriburutik oso hurbil. Horietan hainbat kategoria eta modalitatetako txapelketak egiten dira. Horrela, lehenengoan eskupilotan, palan eta erremontean jokatzen da, eta, bigarrenean, erremontean aritzen dira gehienbat. Azken modalitate honek ehun urtetik gorako historia du dagoeneko, eta Iruñean du jatorria. Modalitate guztiek ikuskizun berezia eskaintzen dute. Bakoitzak mota desberdinetako elementuak eta pilotalekuak eskatzen dituen arren, pilota erabiltzen da guztietan, artisauek betiko gisan egina.
Izen handienekoak dira Iruñeko Labrit pilotalekua, eta hiriburutik hurbil dagoen Euskal Jai Berri izenekoa. Horietan modalitate eta maila guztietako txapelketak egiten dira: esku-pilota, pala, zesta-punta, trinketea, erremontea, etab. Modalitate guztiek ikuskizun berezia eskaintzen dute. Bakoitzak elementu eta pilotaleku zehatzak eskatzen dituen arren, pilota erabiltzen da guztietan, artisauek betiko gisan egina.
Txapelketa ez-ofizial ospetsuenen artean nabarmendu behar da Mezkirizko Leku-Ona pilotalekuan egiten den abuztua eta urria bitartekoa. Bost kirol du izena, hain zuzen ere, bost modalitate baititu: goma-paleta edo larru-paleta, pala motza, xarea eta esku-pilota. Bestela, apirila eta abuztua bitartean laxoa protagonista dugu Baztanen eta Bidasoa aldean.
Beste herri kirol batzuetan gertatzen den bezala, pilotan ere apustuak egiten dira. Ikuskizunaren alderdi berezi bihurturik, aziendak eta baserriak galarazi zituen ohitura zahar hau goreneko puntura heltzen da esku-pilotako finalean.
Pilotaleku handiren batean partidak ikusteko, partidaren kategoriaren eta txapelketaren arabera aldatzen den prezioa ordaindu behar da sarreran. Prezioa 10 eta 50 euro bitartekoa izaten den arren, final handietan halako hiru izatera heltzen ahal dira tarifak.
Informazio erabilgarria