Jauzi nabigazioa eta joan edukira

Carrusel de imágenes presentando Navarra

Kirola, naturalki

Ur eskia, windsurfa eta bela

Barnealdeko lurraldea den arren, Nafarroak zenbait urtegi ditu. Hor, ur kirolak egiten ahal dira urtean barna, aldeko haizeak eta giro beroak laguntzen duten hilabeteetan bereziki. Erabilienak Esa eta Allozko urtegiak dira, biak Nafarroako Erdialdean. Horiez gainera, beste txikiago batzuk daude, Iruñetik hurbil dagoen Moreakoa, esaterako.

Hiru kirol hauek ura eta haizea behar dituzten arren, diziplina bakoitza berezia da. Hartara, ur eskia modalitate desberdinetan egiten ahal da: klasikoak, wakeboard, lasterketak eta kableskia. Bakoitzak espezialitate desberdinak ditu. Bestalde, windsurfen zailtasun maila egin beharreko figuren araberakoa izaten da. Eta, azkenik, bela, Nafarroan aski errotua dagoen kirola. Ontziaren tamainaren arabera zenbait aukera eskaintzen ditu, kasu honetan hiru dira zailtasun handienak: ontzia ezagutzea, teknika, eta tripulatzaileen arteko koordinazioa

Informazio erabilgarria

Baimenak

Ur eskia eta bela egiteko baimen berezirik behar ez den arren, federazio lizentziak eta nabigatzeko baimenak eskatzen dira, motor ontziaren gidariarena barne. Nahiz eta Nafarroan gisa honetako jarduerak antolatzen dituen enpresarik ez dagoen, turista komunitateko urtegi nabigagarrietara hurbiltzen ahal da bere kabuz aritzeko. Windsurfari dagokionez, erabiltzen diren tresnak bainu osagarri hartuta daudenez, ez da erabiltzeko baimen berezirik behar.

Estekak

Espainiako Ur Eskia Federazioa: http://www.feen.es/
Ebroko Konfederazio Hidrografikoa: http://www.chebro.es
Nafarroako Bela Federazioa: http://www.federacionnavarradevela.com

Erakundeekin harremanetan jartzeko

Nafarroako Bela Federazioa
Paulino Caballero k. 13, 31002 Iruñea
Telefonoa eta faxa: 948 22 85 77
info@federacionnavarradevela.com

Nafarroako Bela Eskola
Aritzalekuko kanpina (Lerate), Allozko urtegian
Telefonoa: 689 70 14 95
http://www.federacionnavarradevela.com/content/section/6/46/

FRAM nautika eskola:
Telefonoa: 948 21 16 11
http://www.escuelanauticanavarra.com/