Eskalada
Nafarroak horma ederrak ditu, gehienak Erdialdean daude. Bertako eguraldia epelagoa denez, kirol jarduera hau urte osoan egiten ahal da. Lurralde honetan faila ugari daude, iparraldeko gailur handien eta Erriberako ordokiaren arteko trantsizio lerroa baita
Haitzean barnako eskalada harri mota desberdinetan egiten ahal da. Bere ezaugarrien arabera bideen zailtasun maila aldatuko da. Gehienak 5 eta 8 mailen artekoa bideak izaten dira. Lurralde honetan ohikoena da kareharrian egiteko eskalada . Hala ere, salbuespenak izan badira, Lesakako Kopa eskola, esaterako. Hauek granitoan aritzen dira. Bide gehienetara heltzeko ez dago arazo handirik, errepideetatik nahiko hurbil baitaude.
Ezagunenak Artederreta, Etxauri, eta San Faustoko (Lizarraldeko) eskolak dira. Hain ezagunak ez arren, aurrekoak bezain erakargarriak ditugu Uharte-Arakil, Bi Haizpe (Irurtzun), Kopa (Lesaka) edo Kodeskoak .
Oinarrizko ezaugarriak:
| Eskola |
Bideen luzera |
Bide kopurua |
Mailak |
Harri mota |
Nola heldu |
| Artederreta |
25 metro.Batzuk luzeagoak. Zenbait sektoretan 80 metrora heltzen dira. |
138 bide 14 sektoretan |
4 eta 7 artekoak |
Kareharria |
Iruñetik, N121 harturik, Alaitzeko harrobira doan saihesbidea hartu behar da. |
| Etxauri |
20 eta 110 metro arteko altuera |
476 bide 38 sektoretan |
4- eta 8b artekoak |
Kareharria. Sektorearen arabera euskarri mota desberdinak daude. |
Iruñetik 17 kilometrora, Ororbia-Etxaurirako bidean. |
| San Fausto |
Gehienak 20 eta 30 metro artekoak |
87 bide 8 sektoretan |
4c mailatik 7a mailara |
Kareharria. Tarte batzuetan harri laranja dago. Itsaskortasun ona. |
Lizarratik abiaturik, Eraulerako NA-7189 errepidetik. |
| Kopa |
10 eta 60 metro artekoak |
30 bide 4 sektoretan |
4b mailatik 7a mailara. |
Granitikoa |
Lesakan San Anton urtegira eta Oiartzunera doan errepidea hartuko dugu. Urtegiko jatetxearen ondoko askaltoki bat ikusiko dugu. Bertako aparkalekutik ateratzen den bidexka hartu behar da. |
Informazio erabilgarria