Arroila jaitsiera
Nafarroa karstikoan arroila ugari daude. Higadurak sakon zulatzen du bertako harria, marrazki izugarriak eginez. Edertasun handiko naturgune hauetan ura, harria eta argia protagonista nagusi dira.
Arroila mota batzuk daude. Batzuk hezeagoak, beste batzuk, berriz, lehorragoak dira, eguraldiak eta eratzen dituzten ibaien ur emari aldakorrak eragiten baitute. Arroila aukeratzerakoan, kontuan hartu behar dira jauzien zailtasun teknikoa eta jaisteko egin beharko diren rapelak. Hori dela eta, komeni da kirol hau egitea tokia ongi ezagutzen duten gida eta espezialistez lagundurik.
Garai egokiena? Udaberria, zalantzarik gabe. Elurra urtzen denean, arroiletan jaisten den uholdeak goreneko indarra ematen die.
Kirol honetan aritzeko erabilienak ondoko hauek dira:
Artazul:
Urbasa-Andiako Natur Parkeko mendietan kokaturik, zailtasun handiko arroila da, altuera handiko rapel hegalaria baitu (40 metrokoa).
| Nola heldu |
Olloibarren Iruñetik 32 kilometrora. Iruñetik abiaturik, AP15etik Arazurirako bidea hartuko dugu. Bertan, Ollora doan NA700 errepidera jo, eta, jarraian, Aizpunerako saihesbidera abiatuko gara. Aizpun herritik Goñi aldera abiaturik, 300 metrora arroilaren hasiera den errekara hurbilduko gara. |
| Zailtasuna |
600 metro inguru du luze. 200 metroko desnibela. Zailtasunik handienak dira bertako rapel eroriak eta putzu zailen bat. |
| Denbora |
2 ordu inguru. Itzultzeko 40 minutu. |
Arandari:
Erronkari ibarreko arroila ederra da, kirol honetan hasteko ezin hobea. Garona arroilak hiru rapel eder ditu. Zati bat Zaragozan egonik ere, Nafarroan hasten da.
| Nola heldu |
Erronkari ibarrera hurbildu behar dugu lehenik, eta, Burgira heldu baino lehen, N137 errepideko 14. kilometroan, arroilara igotzen den bidexka aurkituko dugu. |
| Zailtasuna |
300 metro inguruko luzera, 100 metroko desnibela. 4 rapel (horietariko bat 20 metrokoa da) eta zenbait "destrepe". |
| Denbora |
15 minutu heltzeko eta ordubete inguru jaisteko. |
Arrako eta Jordan
Belagua ibarraren bihotzean kokaturik, arroila tekniko ederrak dira. Rapel anitz, ur hotza. Zailtasun maila ertaina.
| Nola heldu |
Abiapuntua Erronkari ibarra izanen da, Belagoa mendatera igotzen den errepidea, hain zuzen. Juan Pito bentaren atzealdean arroilara eramanen gaituen bidexka dago. |
| Zailtasuna |
600 metro inguruko luzera du. 250 metroko desnibela dago. Rapel batzuk, jauzi bat eta zenbait "destrepe" daude, 5 eta 14 metro arteko altuera dutenak. |
| Denbora |
10 minutu heltzeko. Ibilbidea bi ordukoa. 1,30 ordu kostatzen da itzultzea. |
Informazio erabilgarria