Ernest Hemingwayren urratsei jarraitzeko, sorginkeriarekin lotutako bazter magikoak miatzeko edo historiaren oihartzunek bizirik jarraitzen duten lekuetan ibiltzeko...
Ernest Hemingwayren Bidea. Ezagut itzazu Nobel sariduna liluratu eta inspiratu zuten tokiak. Besteak beste, Iruña, Auritz, Aribe, Lekunberri eta Esara joaten zen The sun also Rises (Fiesta) lanaren egilea. Tabernak, kafetegiak, bertako jakiak, bazterrak, kaleak, plazak...jakin ezazu estatubatuar idazleak zein zituen gustukoen, ibilbide-omenaldi honen bidez.
Sorginkeriaren Bidea. Sorginek, akelarreek eta exorzismoek, edabeek eta ukenduek, edo heretikoen zapalkuntzak erakartzen bazaituzte, ibilbide honetan ibili behar duzu. Magiaz eta elezaharrez betetako lau bidetan antolatua dago. 1. bidea: Erronkari eta Zaraitzu ibarrak eta Orreaga ingurua 2. bidea: Urdazubi, Zugarramurdi, Baztan, Bertizarana, Bortziriak 3. bidea: Anozibar, Larraun eta Araitz ibarrak, Leitzaran 4. bidea: Estellerria
Karlismoaren Bidea. Historia baduzu gogoko, aitzakia ezin hobea duzu hemen XIX. mendean liberalen eta karlisten arteko konfrontazioak hartu zituzten tokietara joateko. Konspirazioen, negoziazioen eta konfrontazioen lekuko izan ziren tokiak bisitatzeko aukera, batik bat komunitatearen iparraldean eta erdialdean daudenak
Pilotaren Mundua.Nafarroan berezko nortasuna duen kirolik bada, horixe dugu pilota. Grekoek sorturik, monjeek eta erregeek jokatu zuten joko horretan, eta gure komunitatean errotu eta finkatu zen. Larreetan eta plazetan jokatu zen, baita arkupeetan ere. Hartara, ospe handiko pilotarien harrobia da Nafarroa, eta pilotalekuek geografia zipriztintzen dute, herri eta hirietako berezko osagaiak baitira. Horietan lagunak elkartu ez ezik, kirolari profesionalek ere egiten dute desafioa, ondoko modalitateetan jokatzeko: pala, zesta-punta, erremontea, eta modalitate nagusia, esku-pilota.