Mapa interaktiboa
Ikusi Nafarroaren kokapen mapa
Iruñeak, Nafarroako hiriburuak, modernitatea eta tradizioa batzen ditu. Hiri lasaia da, Sanferminek eta Donejakue bideak ezaugarritutako bazter enblematikoak dituena. Estafeta kaleak, adibidez, entzierroaren zirrara gogorarazten du, eta Magdalenako zubi erromanikoak ongi etorria ematen die erromesei harresien oinetatik.
Iruñeak bertako parkeak patxadaz gozatzeko eta alde zaharreko kaleak ezagutzeko gonbita luzatzen digu, baita bere gastronomiak eta pintxo famatuek zu liluratzeko aukera ere, Nafarroako jatorrizko deiturapeko ardo on batek lagunduta.
Eta, Iruñeak bezala, Iruñerriak ere lasaitasuna gozatzeko parada ematen du, Pirinioetako mendien eta Erriberako lautaden arteko trantsizioko paisaian kokatutako herri txikietatik.