Jauzi nabigazioa eta joan edukira

Carrusel de imágenes presentando Navarra

Artea eta kultura

2012

Magia hutsa

Cripta Leire

Cripta Leire

Sar zaitez kripta erromanikoen bidean eta aurki itzazu elizetako erraietan gorderik dauden altxorrak.

Ba al zenekien Nafarroan 4 kripta erromaniko daudela, eta laurak elkarretatik nahiko hurbil daudela? Nafarroako Erdialdean daude laurak, 60 kilometroko erradio baten barnean. Nafarroako errege-erreginek agindu zuten horiek zimendatzeko. Kripta erromanikoen bideak honako leku hauetara eramanen zaitu: Leire, zutabe txiki-txikiak eta alde asko ditu kripta horrek; Galipentzu, Santa Margarita kripta dago bertan, eta erabilera desberdinak izan zituenez, enigma kutsu bat du; San Martin Unx, argi-jokoak zenbait ikuspegi eskaintzen ditu betan; eta Orisoain, txikiena, baina eskultura asko eta asko dituena. Buelta bat eman eta bitxi preziatu horiek ezagutzeko gogoa baduzu, hitzartu bisita gidatu bat, eta badakizu: kriptatik kriptara eta berriz ere nire txanda.

<< Itzuli