Nahitaez egin beharreko bisitak
Mediterraneoko portuetatik zetozen erromesak hartzen zituen Ebroko ibilbide historikoak. Hain zuzen ere, Ebroren ibilbideari jarraitzen zioten erromesek, Logroñon (Errioxa) Frantziako Donejakue bidearekin elkartzeko. Adar hori Cortesetik sartzen da Nafarroan, eta diagonalean zeharkatzen du Foru Komunitateko hegoaldea, Castejonetik Nafarroatik atera arte. Paisaia harrigarria da hori, eta hango ibarbaso eta baratze emankorrek kontraste handia egiten dute Bardeako Natur Parkeko basamortuaren idortasunarekin alderatuta. Ibilbideak arabiarren, juduen eta kristauen arteko bizikidetza agertzen du, dorre, jauregi eta elizen bidez.

Tutera: hiri monumentala da, eta aipatutako 3 kulturak bizi izan ziren han. Hango kale labirintoa jendeztatu zuten juduek. Kale estuak dira, txokoz eta hegal mudejarrak gainaldean dituzten aurrealde estuz beteta. Antzinako judutegiko ("Judería vetula") bisita egin behar da nahitaez. Era berean, ez dira beste monumentu batzuk bazterrean utzi behar: Andre Maria katedrala, Decanal jauregia, Foruen plaza eta Ebroko zubia, besteak beste. Arabiarra da zubia, 17 arku ditu, erdi-puntukoak eta arku zorrotzak, eta 360 metro luze da. Monumentu horiek hiriko iragan historikoan —interesgarria zinez— murgilduko dute bisitaria. Hirigintzari dagokionez, jatorri islamiarra duen Espainiako eta Europako hiririk garrantzitsuenetakotzat jotzen da Tutera.
Bidetik oso hurbil, ez galdu:
Sartu hemendik Donejakue Bideko zerbitzu turistikoen eta kultura zein natura ondarearen informazio osoa biltzen duten fitxetara:
Gure proposamena...
Donejakue Bideko 4 upategik eskaintzen dizute bisitatzeko aukera, baita bertako ardoak eta uztartze bazkariak dastatzeko ere.