Jauzi nabigazioa eta joan edukira
Flash

Nahitaez egin beharreko bisitak

Donejakue bidea Baztanen: Urdazubitik Arrera (69 km errepidean barna)

elizondo

Baztan ibarretik Pirinio Atlantikoak zeharkatzen ditu Donejakue bidearen adar zaharretako batek. Baionako kaian lehorreratzen zirenek erabiltzen zuten bide hura, Iruñerantz zihoazen merkatari karabanekin elkartzeko. Hamarraldietan ahaztua, indar handiz berpiztu da bide hori azken urteotan, beharbada ibilbide samurra duelako edo hango bazterretako natura ederra delako. Sorginkerien oihartzunak gordetzen ditu, eta larreak, basoak, jauregiak eta baserriak tartekatzen dira han.

Egin beharreko bisitak

  • Cuevas de Urdax

    Urdazubi leizea: gduela 14.000 urte inguru sortua, estalaktita eta estalagmitaz osatutako unibertso magikoa da, legendako pertsonaia, gerrillari eta kontrabandisten antzinako egoitza.

    • Zoaz Zugarramurdiko leizera bidetik oso hurbil baita (Donejakue bidetik 4,5 kilometrora, Urdazubitik abiatuta)

  • Molino de Amaiur

    Amaiurko errota: zaharberritu ondoren, gaur egun funtzionatzeko moduan dago oraindik errota. Arto edo gari irina erosteko aukera du bisitariak, baita talo egin berriak dastatzeko ere.

  • Arizkungo Santxotena Museoa: naturarekin eta aire zabalarekin zuzeneko harremanetan, euskal mitologia irudikatzen duten zurezko piezak landu ditu Xabier Santxotena eskultoreak.

  • Elizondo

    Elizondo: Baztango hiriburua eta hango herritarren biltokia da. Herri ederra da, eta Baztan ibaian islatzen dira etxetzarren atal guztiak: horma zuriak, harlandu gorrixkak, bi ixurkiko teilatuak eta zurezko balkoiak. Etnografia museo interesgarria eta txokolate gozo-gozoa ditu herriak.

  • Zigako behatokia: paisaia ederra iruditan agertzen du han kokatu duten mahai batek. Herri bakoitza ageri da, gainalde hartatik begiztatzen diren muino berdeen gainean jarria.

Donejakue bidea

Nafarroako Donejakue Bidea ezagutzea

Info praktikoa

Non jan eta lo egin

Bidean zer egin

Sartu hemendik Donejakue Bideko zerbitzu turistikoen eta kultura zein natura ondarearen informazio osoa biltzen duten fitxetara:

Gure proposamena...


» Proposamen guztiak ikusi