Donejakue bidea esperientzia ahaztezina izan dadin, beharrezkoa da aurretik informatu eta prestakuntza fisikoa egitea, bidea erronka pertsonal sakona baita. Jarraian, zure bidaia planifikatzen lagunduko dizugu; horretarako, Nafarroan barnako bideari buruzko informazioa aurkeztuko dizugu.
Frantziako bidea Orreagatik
1. Etapa: Donibane Garazitik Orreagara (21 km.)
2. Etapa: Orreagatik Zubirira (22 km.)
3. Etapa: Zubiritik Iruñera (20 km.)
4. Etapa: Iruñatik Garesera (19 km)
5. Etapa: Garesetik Lizarrara (19,7 km.)
6. Etapa: Lizarratik Los Arcosera (20,6 km.)
7. Etapa: Los Arcosetik Vianara (18 km.)
Aragoiko adarreko
1. Etapa: Artiedatik Zangozara (28 km.)
2. Etapa: Zangozatik Elora (24,6 km.)
3. Etapa: Elotik Garesera (30,4 km.)
Dokumentu osoa behera kargatu, Frantziako bideak Nafarroan etapa guztiak dituena. (.pdf 6,29 mb)
Seinaleztapena
Albergue de peregrinos
Nafarroan aterpetxe askok babesa ematen diete erregioan urtero ibiltzen diren erromes ugari horiei: udan are gehiago izaten dira horiek, eta orduan zelai prestatuak ere eskaintzen dira, esaterako, Orreagakoa. Abenduaren 5eko 140/2005 Foru Dekretua (.pdf 154 kb), araututako aterpe turistikoez gain –Turismo Departamentuak ikuskatzen ditu horiek–, zenbait udalek, parrokiak eta bestelako erakundek erromesak hartzen dituzte ofizialak ez diren aterpetxeetan, eta prezio sinboliko bat jartzen dute emaitza gisa. Azken horiek erabiltzeko, ezinbestekoa da erromesaren kredentziala aurkeztea, eta bidea oinez egiten dutenek lehentasuna dute besteen gainetik. Donejakue bideko aterpetxeen zerrenda Nafarroan (.pdf 106 kb) behera kargatu; horretan, hainbat kontu kontsultatu ahal izanen dituzu, besteak beste, helbideak, telefonoak, prezioak, zerbitzuak, zer ordutan zabaltzen dituzten...
Era berean, beste alojamendu batzuk daude bidean zehar; esaterako jende anitzentzako logelak kanpinetan, hotel establezimenduak, eta abar. Sartu Donejakueko alojamenduen bilatzailean.
Virgen de Orreaga. Orreaga/Roncesvalles
Donejakue bidea bideko edozein puntutatik abiatzen da, baina erromes gehienek Orreagatik egiten dute. Herri horretara autobusez, taxiz, edo auto alokatu batez egin daiteke.
Artieda autobus konpainiak Iruña-Orreaga bidea egiten du arratsaldero, igandeetan eta jaiegunetan izan ezik. Bizikleta eramateagatik 6€ kobratzen dute.
| IBILBIDEA | ORDUTEGIA | IBILBIDEAREN IRAUPENA | ENPRESA | PREZIOA |
|---|---|---|---|---|
| Iruña – Orreaga | Astelehenetik ostiralera, 18:00etan / Larunbatetan, 16:00etan | Ordu bat eta 10 minutu | Artieda: Tel.948 30 02 87 | 6,00€ |
Beste aukera bat da taxi bat kontratatzea (batez besteko prezioa: 50€) edo auto bat alokatzea. Behera kargatu Nafarroako Frantziako bidean aurki daitezkeen taxien zerrenda osoa (.pdf 59 kb) eta baita auto alokatuena ere. (.pdf 57 Kb)
Iruñera iritsi eta Orreagara edo Donibane Garazira joan behar duten erromesentzako zerbitzua da. Argibide gehiago dituzu Tele Taxi San Fermín webgunean.
Nafarroara nola heldu eta eskualdean nola ibili jakin nahi baduzu, sakatu hemen.
Credencial del peregrino
Kredentziala dokumentu ofiziala da, erromesa identifikatzeko eta horren ziurtagiri gisa balio duena. Horretan bere datu pertsonalak ageri dira, Donejakue bideko mapak, eta gelaxka batzuk, horietan igarotako lekuetako zigiluak eta egunak jartzeko. Dokumentu hori ezinbestekoa da aterpetxe publikoetan ostatu hartzeko, baita Compostela txartela lortzeko ere, baina ez dio bestelako eskubiderik ematen duenari.
Kredentzialak, gutxi gorabehera euro bat balio du, eta zenbait tokitan eskura daiteke: aterpetxeak, Orreagako kolegiata, Iruñeko Artzapezpikutza, Donejakue bidearen lagunen elkarteetan, eta Santiago eliza delegatutako kofradia edo aterpeetan.
Santiagoko Katedraleko Kabildoaren dokumentu bat da, Santiagorainoko erromesaldia egin dela ziurtatzen duena. Latinez idatzita dago. Hori lortzeko, kredentziala behar bezala zigilatuta aurkeztu behar da, eta gutxienez, 100 kilometro oinez edo zaldiz, edo 200 kilometro bizikletaz egin behar dira.
Donejakue bidea egiten duten unibertsitate bateko ikasleek –edozein tokitakoak– egindako erromesaldiaren ziurtagiria lor dezakete kredentzialak bideko unibertsitate europarretan zigilatuta. Donejakue bideko unibertsitate-ziurtagiriak bi dokumentu ditu:
Erromesaren menuak, normalean, bi plater, ogia eta postrea hartzen ditu barne, eta merkeagoa izaten da; batzuetan, ordutegi zehatz batean besterik ez da eskaintzen. Jatetxeak ez daude holako menu bat eskaintzera behartuta. Menu hori eskatzeko ezinbestekoa da kredentzialaren bitartez erromesaldia egiten ari dela ziurtatzea (oinez, bizikletaz, zaldiz).
Behera kargatu erromesaren menua (.pdf 93 kb) eskaintzen duten jatetxeei buruzko dokumentu osoa .
Nafarroak osasun eta arreta medikoaren zerbitzuen sare zabala du bidean zehar. Behera kargatu Nafarroako Frantziako bideko Osasun Zentroen eta Kontsulta Medikoen zerrenda (.pdf 93 kb).
“Erromesentzako aholku mediko” batzuk: prebenitu eta sendatu.
Esteka interesgarria: Donejakue bideko Federazioaren webgunea
Erromesaren bidea arintzeko, Jacotrans enpresa www.jacotrans.es ekipajea garraiatzeaz arduratzen da Donejakue bide osoan zehar; 7 €-ko prezioa dute pertsona eta egun bakoitzeko (kontsultatu tarifa bereziak unibertsitateko ikasleentzat eta taldeentzat). Zerbitzu horrek ez dakar berekin aterpetxeetan plaza, ohe edo logela erreserbatuta izatea.
Gainera, enpresak beste zerbitzu osagarri batzuk eskaintzen ditu:
Enpresarekin harremanetan jartzeko, bidali mezu elektroniko bat (jacotrans@jacotrans.com) , edo deitu honako telefono hauetara:
Donejakue bidea hasi aurretik, gomendagarria da datuak biltzea ibilbidea hobeki planifikatzeko, bizkar-zorroa behar bezala prestatzeko, zalantzak argitzeko edo bidean zehar dauden leku erakargarriak ezagutzeko, turismo, natura eta monumentuei dagokienez. Iturri askok ematen dute informazio monografikoa eta kalitatekoa, milaka urte dituen bide horri buruz: webguneek (itzulita daude) sarbide erraza eta azkarra ematen dute; esperientzia pertsonalak eta gomendioak biltzen dituzten liburu eguneratuak; Donejakue bideko lagunen elkarteak eta turismo bulegoak.
Asko eta asko dira idatzi diren liburu eta gidaliburu monografikoak: batzuek erromesaldian laguntzen dute, beste batzuk arte adierazpenak dituzte ardatz, beste batzuek kondairak, gastronomia, eta abar. Bidea etengabe aldatzen baita, hobekuntzak egiten direlako, zerbitzuak handitzen, eta abar, komenigarria da beti argitalpen berrienak kontsultatzea. Ibiltzeko orduan, primeran etorriko zaizu gidaliburu arin bat eramatea, edo informazio mapa bat.
Liburu hori Donejakueren Liburua izenaz ere ezagutzen da, eta erromesaldiari publizitate gehien eman diotenetako batek idatzi zuen: Aymeric Picaud. Originala Santiagoko katedralean dago. Izena Kalisto II.a aita santuari zor zaio, zati askotan egile bezala ageri baita. XII. mendeko obra konplexua da, 5 zatitan edo liburutan banatuta dagoena:
Donejakue bidearen elkarteak irabazi asmorik gabeko erakundeak dira; Compostelara egiten den erromesaldia eta haraino doazen bide guztiak berreskuratzeko ekimen pribatuen merezimendu handiko ahalegina ordezkatzen dute. Elkarte horiek bai Espainian, bai atzerrian daude, Donejakue bideari buruzko fenomenoa unibertsala baita. Behera kargatu Donejakue bidearen elkarte nagusien zerrenda (.pdf 64 kb).
Donejakue bidean zehar turismo bulego asko daude, eta horietan bideari buruzko datu praktikoak eta turistikoak ematen dira: zer ikusi, non jan, zer egin etapa bukatu eta gero, eta abar. Nafarroan, gainera, erromesari laguntzeko bulego bat dago Orreagan; honako hau da horren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:30era. Larunbat, igande etajaiegunetan 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:30era. Ohiko ordutegitik kanpo, Kolegiatan hartuko zaituzte (948 76 00 00). Behera kargatu Frantziako Donejakue bidearen turismo bulego nagusien zerrenda (.pdf 50 KB).
Peregrino
Ezustekoak saihesteko asmoz, Donejakue bidea egin aurretik prestatzea komeni da. Jarraian, erromesaldia hasi aurretik kontuan izan beharreko oinarrizko aholkuak emango dizkizugu.
Edonork egin dezake erromesaldia oinez, beti ere bere aukera fisikoak kontuan izanez gero. Bidaia hasi aurretik ibilaldi motzak eginez eta pixkanaka luzatuz prestatzea gomendatzen dizugu. Bidean hasita, garrantzitsua da esfortzua dosifikatzea eta akidura saihestea. Nork bere muga aurkitu behar du, eta erritmoa bere prestaketara egokitu.
Etapen plan bat egitea komeni da, ohikoena egunero 25 edo 30 kilometro ibiltzea dela kontuan hartuz. Hobe da hasieran etapa motzak programatzea, gorputza ohitzen joan dadin. Tartean atseden egunen bat sartzea ere komeni da. Horretarako, lasaiago ikusi nahi duzun lekuren baten zaudela aprobetxatu dezakezu. Inguruko pertsonei planak eta egunak jakinaraztea gomendagarria da, larrialdiren bat izanez gero aurkitzeko moduan egon zaitezen.
Ohiko zalantza da erabakitzea Frantziako bidea non hasi. Gogorarazi behar da Donibane Garazitik Orreagara doan etapa denetan gogorrena dela, ez hainbeste distantziarengatik, baizik eta duen desnibel handiarengatik, mila metrotik gorakoa baita. Horrela, bada, ongi prestatuta egonez gero merezi du Pirinioak igaro eta bidea hastea mugaz bestaldeko euskal herri frantziar horretan. Gainerakoentzat, gomendagarria da bidea modu suabeagoan hastea, Orreagatik abiatuta.
Udak eguraldi ona bermatzen du, baina urteko garairik jendetsuena ere bada, eta ostatua aurkitzeko arazoak egon daitezke. Neguan, urritik martxora, euria eta elurra aurkitzeko arriskua handia da. Iraila eta maiatza dira bidea egiteko hilabeterik egokienak, klima atsegina eta erromes kopuru txikiagoa direla-eta. Klima hotzago batetik etorriz gero, gogoratu pixkana-pixkana egokitu behar duzula eguzkitan egotera.
Gomendatzen da karbono hidrato asko dituzten elikagaiak: ogia, zerealak, mermeladak, hestekiak, pasta, arroza, patatak, galletak, barratxo energetikoak, frutak eta fruitu lehorrak. Hobe da jardunaldian gehiagotan jatea, eta gero eta kantitate txikiagoa jatea. Goizean ibiltzen bada, gosarian asko jan behar da, baina arratsaldean ibiltzen bada, hobe da bidean hasi baino bi ordu lehenago jatea. Bidean, fruta freskoak eta fruitu lehorrek ibilbidea osorik egiteko beharrezko energia emango digute. Gainera, deshidratazioa saihesteko, likido asko hartzea ere ezinbestekoa da, eta, ahal bada, ez dadila oso hotza izan. Ez da itxaron behar egarri izan arte, gorputza deshidratatzen hasi eta gero agertzen baita sintoma hori. Bero handia egiten badu, urari gatz botatzea gomendatzen da, baita bikarbonato pixka bat ere (koilaratxo erdia). Kontuz bideko iturri, ibai eta errekekin. Edan aurretik, ur hori edateko modukoa dela ziurtatu behar da.
Arropak arina izan behar du, transpiragarria, ez oso estua, isolatzailea eta aise garbitzeko eta lehortzeko modukoa. Ezinbesteko arropa besterik ez eraman (hiru kamiseta, bi galtza eta barruko arroparen eta galtzerdien hiru sorta). Ez ahaztu kapela edo txanoa, eguzkitarako betaurrekoak eta xira edo kapa bat.
Oinetakoek arinak izan behar dute, molde zabalekoak, amortiguazioarekin, erosoa, transpiragarria, orkatilak bihurduretatik babesteko eta lurzoru irregularretan ibiltzeko modukoa. Berria bada, gomendagarria da bizpahiru aldiz 10 edo 15 bitarteko tarteak egitea, bidea hasi baino lehen. Kotoizko galtzerdiak erabiltzea gomendatzen da, bigungarriz babestuak eta transpiragarriak, oinak urratuetatik eta babetatik babesteko modukoak. Eguneko bidea bukatu ondoren, jarri txankletak edo kirol oinetako erosoak. Oinetakoak etapan zehar busti badira, erraz lehor daitezke egunkari baten orriak sartuz. Hiru aldiz egiten bada hori, paperak hezetasuna xurgatu eta oinetakoak prest egonen dira hurrengo egunerako.
Bizkar-zorroa erromesaren pisuari eta tamainari egokitu behar zaie, arina eta anatomikoa izan behar du, eta gerrian eta bularrean euskarriak izan behar ditu. Behin beteta, ez du gainditu behar erromesaren pisuaren %10, eta, gehienez, 9 kiloko pisua izan behar du. Arropa ordenatua mantendu, usain txarrak ekidin eta, euria eginez gero, ez bustitzeko ideia on bat da barnealdea zabor-poltsa batekin forratu eta arropa plastikozko poltsa txikietan gordetzea. Objektu pisutsuenak eta handienak modu bertikalean jarri behar dira, eta bizkarretik hurbil. Soberako pisua izanez gero, bizkarreko eta oinetako mina sor daiteke. Maiz erabiltzen diren gauzak, esaterako, gidaliburuak eta argazki makinak, eskura jarri behar dira erabiltzen diren bakoitzean bizkar-zorroa kendu behar ez izateko.
Gaitz arrunten aurkako sendagaiak (hotzeria, buruko edo sabeleko mina, ziztadak, babak...), guraizeak, orratza eta haria babak sendatzeko, eguzkitarako krema (babes maila handikoa), giharretako mina arintzeko krema, ibuprofenoa, tiritak eta oinak erlaxatzeko krema.
Honako hauek iradokitzen dizkizugu: arropa garbitzeko xaboi-pastilla, poto-irekigailua, koilara eta aiztoa, esku-argia, arropa zintzilikatzeko kateorratz edo matxardak, belarrietarako tapoiak, komuneko papera, eskuoihala eta motxilarekin urradurak ekiditeko sorbaldakoak. Ez duzu kazola eta zartaginak beharko, baina ez ahaztu lozakua eta zerria, aterpetxe batzuek lurrean lo egiteko lekua eskaintzen baitute. Ibilaldia bizikletaz egin behar dutenek giltzarrapoa, kaskoa eta arropa estua beharko dituzte. Bastoiek pisua arintzen laguntzen dute, eta orkatiletako zein belaunetako giltzadurak babesten dituzte.
Babestu eguzkitatik, babes maila handiko krema jarrita. Ordu beroenak saihesteko, goizean goiz jaikitzea komeni da. Tenperatura altuen ondorioz nekea sentituz gero, toki fresko bat aurkitu atseden hartzeko eta likidoa edan; indarrak berreskuratzeko onena litro eta erdi ur gatz koilarakadatxo batekin eta bikarbonato koilarakadatxo erdiarekin hartzea da.
Errepidean zoazenean, ibil zaitez beti ezkerreko bazterbidetik, zirkulazioa parez pare datorkizula. Gauez ibiltzea ez da gomendagarria, baina, eginez gero, islatzaileak erabili. Jarrera zuzen batean ibiltzeak lagunduko dizu giharretako minak saihesten. Burua tente, bizkarra zuzen, sabela lau, besoak libreki balantzaka, eta... ongi ibili, erromes hori!
Denon ardura da bidea garbi mantentzea horretan zehar edo bideko herrietan dauden zaborrontziak eta zerbitzu higienikoak erabiliz. Ez utzi sekula oinetakorik edo jantzirik bidean.
Sartu hemendik Donejakue Bideko zerbitzu turistikoen eta kultura zein natura ondarearen informazio osoa biltzen duten fitxetara:
Gure proposamena...
Donejakue Bideko 4 upategik eskaintzen dizute bisitatzeko aukera, baita bertako ardoak eta uztartze bazkariak dastatzeko ere.