Jauzi nabigazioa eta joan edukira
Flash

ZALDIZ Info praktikoa

Etapak eta seinaleztapena

Nahiz eta Donejakue bidea oinez edo bizikletaz egitea ohikoena izan, erromes batzuek zaldiz ekiten diote abentura horri, Erdi Aroan egiten zen bezala. Horretarako, seinalatutako bideari jarraitu behar diote. Dena den, gune estu edo zail batzuetan oinez ibili behar dute. Erromesaldia zaldiz egitea benetako abentura da, eta eragozpenik handiena da zamariak irteerara eraman behar izatea, baita leku berezietan gorde behar izatea ere. Horregatik, zehatz-mehatz antolatu behar da alternatiba hori, eta zaldizkoak eta zaldiak non hartu ahalko duten atseden jakin behar da aldez aurretik. Jarraian, Nafarroako Donejakue bideari buruzko informazio praktikoa emanen dizugu.

Frantziako bidea Orreagatik
1. Etapa: Donibane Garazitik Orreagara (21 km.)
2. Etapa: Orreagatik Zubirira (22 km.)
3. Etapa: Zubiritik Iruñera (20 km.)
4. Etapa: Iruñatik Garesera (19 km)
5. Etapa: Garesetik Lizarrara (19,7 km.)
6. Etapa: Lizarratik Los Arcosera (20,6 km.)
7. Etapa: Los Arcosetik Vianara (18 km.)

Aragoiko adarreko
1. Etapa: Artiedatik Zangozara (28 km.)
2. Etapa: Zangozatik Elora (24,6 km.)
3. Etapa: Elotik Garesera (30,4 km.)

Dokumentu osoa behera kargatu, Frantziako bideak Nafarroan dituen etapa guztiak dituena. (.pdf 6,29 mb)

Seinaleztapena

  • Donejakue bidea ondo seinaleztatutako bidea da. Erromesak seinaleak jarraitu eta bere ibilbidean aurkitzen duenaz gozatu besterik ez du egin behar. Seinaleztapena ezberdina da, baina argi adierazten du jarraitu beharreko bidea zein den.
  • Donibane Garazitik Orreagara doan etaparen alde nafarrean: gezi horiak dituzten zurezko zutoinak, bidearen bi aldeetan daudenak.
  • Etapa bakoitzaren hasieran: informazio panelak; horietan ibilbidearen ortofotoa, luzetarako profila eta etapari buruzko informazio espezifikoa biltzen da.
  • Bideak errepideak gurutzatu edo errepideekin bat datozen puntuetan: metalezko seinale bertikal urdina, bidearen anagrama (izar baten antza duen erromes-maskor horia), ibiltari baten silueta eta norabidea adierazten duen gezi zuri bat dituena. Bidegurutzera iritsi baino 50 metro lehenago: arriskua aditzera ematen duten seinale metalikoak.
  • Bidexketan: gehienetan horiz margotutako geziak aurkituko ditugu, baina, Donejakue bidea GR65 ibilbide bat izan zenez, Ibilbide Handiko seinaleak ere aurkituko ditugu, hots, margo zuri eta gorriz egindako bi marratxo.
  • Hiriguneetan: zeramikazko plaka urdin anagramadunak, bidean dauden eraikinetako hormetan jartzen direnak.
  • Puntu zailetan edo bat-bateko norabide aldaketetan: aurreko puntuan aipatutako zeramikazko plakak dituzten mugarriak.
  • Ibilbide osoan zehar: metakrilatozko geziak, jarraitu beharreko norabide zuzena markatzen dutenak.
  • Seinaleztapen ez ofiziala: erromesek, bidea egitean, pilatutako harriak eta jarritako gurutzeak.

Igo

Aterpetxeak eta zerbitzu bereziak

Albergue de peregrinosAlbergue de peregrinos

Nafarroan aterpetxe askok babesa ematen diete erregioan urtero ibiltzen diren Nafarroan ez dira anitz zaldiak hartzeko egokiturik dauden lekuak. Establezimendu batzuek zaldizkoak eta zamariak hartzen dituzte, eta beste batzuek, berriz, zaldiak, besterik ez. Era berean, alojamendu motaren arabera, estalpeko ukuilua gozatzen ahalko dute abereek, edo, besterik ezean, aire zabalean gelditu beharko dute. Nolanahi ere, informazioa bilatu behar da aldez aurretik, animaliarekin ostatu hartzeko aukerak zein diren eta horrek nola eginen duen lo jakiteko. Gomendatzen da ibilbidean bertan bilatzea zaldiendako alojamendua, oso garrantzitsua baita behar baino kilometro gehiagorik ez egitea.

Nafarroako Donejakue bidean zaldiak hartzen dituzten establezimenduen zerrenda (.pdf 43 Kb) behera kargatu

Igo

Bideko garraioak. Nola iritsi Orreagara.

Virgen de Orreaga. Orreaga/RoncesvallesVirgen de Orreaga. Orreaga/Roncesvalles

Donejakue bidea bideko edozein puntutatik abiatzen da, baina erromes gehienek Orreagatik egiten dute. Herri horretara autobusez, taxiz, edo auto alokatu batez egin daiteke.

Artieda autobus konpainiak Iruña-Orreaga bidea egiten du arratsaldero, igandeetan eta jaiegunetan izan ezik. Bizikleta eramateagatik 6€ kobratzen dute.

Información sobre transportes
Ibilbidea Ordutegia Ibilbidearen iraupena Enpresa Prezioa
Iruña – Orreaga Astelehenetik ostiralera, 18:00etan / Larunbatetan, 16:00etan Ordu bat eta 10 minutu Artieda: Tel.948 30 02 87 6,00€

Beste aukera bat da taxi bat kontratatzea (batez besteko prezioa: 50€). Behera kargatu Nafarroako Frantziako bidean aurki daitezkeen taxien zerrenda osoa (.pdf 59 Kb), baita auto alokatuena ere (.pdf 57 Kb).

Bi modutan eramaten ahal da zaldia: garraiolari bat kontratatzea edo atoia duen laguntza-ibilgailu bat ibilbide osoan izatea.

Nafarroara nola heldu eta eskualdean nola ibili jakin nahi baduzu, sakatu hemen.

Igo

Kredentziala eta Compostela agiria

Credencial del peregrinoCredencial del peregrino

Kredentziala zer den eta nola lortu

Kredentziala dokumentu ofiziala da, erromesa identifikatzeko eta horren ziurtagiri gisa balio duena. Horretan bere datu pertsonalak ageri dira, Donejakue bideko mapak, eta gelaxka batzuk, horietan igarotako lekuetako zigiluak eta egunak jartzeko. Dokumentu hori ezinbestekoa da aterpetxe publikoetan ostatu hartzeko, baita Compostela txartela lortzeko ere, baina ez dio bestelako eskubiderik ematen duenari.

Kredentzialak, gutxi gorabehera euro bat balio du, eta zenbait tokitan eskura daiteke: aterpetxeak, Orreagako kolegiata, Iruñeko Artzapezpikutza, Donejakue bidearen lagunen elkarteetan, eta Santiago eliza delegatutako kofradia edo aterpeetan.

Compostela agiria

Santiagoko Katedraleko Kabildoaren dokumentu bat da, Santiagorainoko erromesaldia egin dela ziurtatzen duena. Latinez idatzita dago. Hori lortzeko, kredentziala behar bezala zigilatuta aurkeztu behar da, eta gutxienez, 100 kilometro oinez edo zaldiz, edo 200 kilometro bizikletaz egin behar dira.

Berezia unibertsitateko ikasleentzat

Donejakue bidea egiten duten unibertsitate bateko ikasleek –edozein tokitakoak– egindako erromesaldiaren ziurtagiria lor dezakete kredentzialak bideko unibertsitate europarretan zigilatuta. Donejakue bideko unibertsitate-ziurtagiriak bi dokumentu ditu:

  • Donejakue bideko unibertsitate-kredentziala: bai ikasleak, bai unibertsitateak, Internet bidez lor dezakete. Ziurtagiria izateak Donejakue bideko aterpetxeak erabiltzeko eskubidea emanen du.
  • "Compostela Universitaria": Donejakue bideko kredentzialarekin batera –behar bezala zigilatuta izanez gero– lortuko den ziurtagiria, Internet bidez eskatuta.

Igo

Erromesaren menua

Erromesaren menuak, normalean, bi plater, ogia eta postrea hartzen ditu barne, eta merkeagoa izaten da; batzuetan, ordutegi zehatz batean besterik ez da eskaintzen. Jatetxeak ez daude holako menu bat eskaintzera behartuta. Menu hori eskatzeko ezinbestekoa da kredentzialaren bitartez erromesaldia egiten ari dela ziurtatzea (oinez, bizikletaz, zaldiz).

Behera kargatu Nafarroako Frantziako bideko erromesaren menua eskaintzen duten jatetxei buruzko dokumentu osoa. (.pdf 93 kb)

Igo

Osasun etxeak eta erromesentzako medikuntza

Nafarroak osasun eta arreta medikoaren zerbitzuen sare zabala du bidean zehar. Behera kargatu Nafarroako Frantziako bideko Osasun Zentroen eta Kontsulta Medikoen zerrenda.

“Erromesentzako aholku mediko” batzuk: prebenitu eta sendatu.

  1. Prebentzioa
    • Babak: erabili oinetako eta galtzerdi egokiak. Hidratazio handia. Galtzerdiak jantzi aurretik baselina mentaduna igurtzea ona da horiek ager ez daitezen.
    • Urratuak: babesteko krema batek, zink oxidoz egindakoak, horiek agertzea galarazten du. Baita oinetakoaren alde gogorra olioz igurztea ere.
    • Tendinitisa edo uzkurdurak: norberaren sasoiaren arabera planifikatu behar dira etapak. Giharrak berotu behar dira hasi baino lehen, eta ongi luzatu jardunaldiaren ondoren.
    • Intsektuen ziztadak: ez erabili xanpurik, xaboirik, krema perfumaturik eta arropa ilunik, intsektuak erakartzen dituztelako. Uxagarriak erabili.
    • Beherakoa: ez jan elikagai gordinik, azaldu eta garbitu gabeko frutarik, krema oinarria duten gozotegiko produktuak, eta, batez ere, edateko modukoa ez den urik.
    • Arropak eragindako urratuak: baselinak horiek saihesten ditu, lubrikatzaile lana egiten baitu.
  2. Sendabidea
    • Nola sendatu baba bat: orratz eta haria erabili babaren azala zulatzeko. Haria mugitu drainatzeko. Atera erabat hustu eta gero. Vetadine jarri azkarrago lehor dadin. Erresumina arintzeko, hustu eta gero, jarri gainean gelatinazko aposito bat. Ibiltzen jarraitu ahal izateko, jarri kotoizko konpresa bat galtzerdiaren eta oinaren artean.
    • Oinetakoek eragindako urratuak arintzeko produktuak: Natusan, urratuetarako apositoak, kremak edo bigarren azala motako partxeak.
    • Tendinitisa edo uzkurdura arinak: hartu analgesiko bat eta aplikatu hanturen aurkako pomada bat zenbait aldiz egunean. Kasu larrietan, atsedena hartu zenbait egunez eta hartu hanturen aurkako botikak.
    • Intsektuen ziztadak: botikan azkura arintzeko produktuak saltzen dituzte; horrela saihesten da hatz eginez egin daitezkeen zauriak. Badira etxeko truko lagungarriak ere: ziztadura limoi edo tipula puska batez igurtzi, edo baratxuri ale erdi batez. Ura gehitua duen amoniakoz bustitako kotoitxo batez igurtziz gero, azkar apaltzen da azkura eta erremina.
    • Zimitzen ziztadak: hozkak garbitu urez eta xaboiz. Azkura handia bada, erabili amoniakoa duen lozio lasaigarri bat; botiketan saltzen dute. Azkura larria izanez gero, edo azalean infekzioak agertuz gero, garrantzitsua da osasun etxe batera joatea, behar bezalako tratamendua jasotzeko. Behera kargatu eskuorri monografikoa (.pdf 55 kb).
    • Beherakoa: ez jan ezer. Asko edan; komenigarria da gatzez osatutako ura prestatzea.
    • Arropak eragindako urratuak: konpresa bat busti bi hatz olioz eta ur turrusta batez, eta jarri urratuaren gainean. Utzi gau osoa.

Esteka interesgarria: Donejakue bideko Federazioaren webgunea

Igo

Ekipajea garraiatzea

Erromesaren bidea arintzeko, Jacotrans enpresa ekipajea garraiatzeaz arduratzen da Donejakue bide osoan zehar; 7 €-ko prezioa dute pertsona eta egun bakoitzeko (kontsultatu tarifa bereziak unibertsitateko ikasleentzat eta taldeentzat). Zerbitzu horrek ez dakar berekin aterpetxeetan plaza, ohe edo logela erreserbatuta izatea.

Gainera, enpresak beste zerbitzu osagarri batzuk eskaintzen ditu:

  • Posta bidalketak helburura (soberako ekipajeak, oroigarriak...)
  • Objektuen kontsigna erromesa itzuli arte
  • Bizkar-zorroak alokatzea (3 € egun bakoitzeko)
  • Materiala saltzea: arropa, bastoiak, kantinplorak, kapak, bizikletako piezak...
  • Bizikletarientzat: bizikleta muntatu eta ematen da bidea abiatzeko tokian: horrela, erromesak ez du trenean, autobusean edo halakoren batean eraman behar... Gainera, aholkularitza teknikoa: matxura izanez gero, aholkuak ematen dituzte hori konpontzeko, edo hurbilen dagoen tailerrera eramateko.

Enpresarekin harremanetan jartzeko, bidali mezu elektroniko bat (jacotrans@jacotrans.com), edo deitu honako telefono hauetara:

  • Jacotrans Nafarroa. Tél.: +34 610 98 32 05
  • Jacotrans Errioxa. Tél.: +34 636 09 92 99
  • Jacotrans Burgos. Tél.: +34 650 45 15 40
  • Jacotrans León. Tél.: +34 606 04 98 58

Igo

Webguneak, bibliografia, Donejakue bidearen elkarteak eta turismo bulegoak

Donejakue bidea hasi aurretik, gomendagarria da datuak biltzea ibilbidea hobeki planifikatzeko, bizkar-zorroa behar bezala prestatzeko, zalantzak argitzeko edo bidean zehar dauden leku erakargarriak ezagutzeko, turismo, natura eta monumentuei dagokienez. Iturri askok ematen dute informazio monografikoa eta kalitatekoa, milaka urte dituen bide horri buruz: webguneek (itzulita daude) sarbide erraza eta azkarra ematen dute; esperientzia pertsonalak eta gomendioak biltzen dituzten liburu eguneratuak; Donejakue bideko lagunen elkarteak eta turismo bulegoak.

Gomendatutako webguneak

Donejakue bideari buruzko informazio orokorra:

Espezifikoak erromesentzat:

Frantziako bidea, adarrak eta beste bide batzuk:

Donejakue bidea zaldiz egiten duten erromesentzat:

Bibliografia

Asko eta asko dira idatzi diren liburu eta gidaliburu monografikoak: batzuek erromesaldian laguntzen dute, beste batzuk arte adierazpenak dituzte ardatz, beste batzuek kondairak, gastronomia, eta abar. Bidea etengabe aldatzen baita, hobekuntzak egiten direlako, zerbitzuak handitzen, eta abar, komenigarria da beti argitalpen berrienak kontsultatzea. Ibiltzeko orduan, primeran etorriko zaizu gidaliburu arin bat eramatea, edo informazio mapa bat.

Gidaliburu praktikoak

  • Guía práctica del Peregrino.
    Argitaletxea: Everest. (2010)
    Egilea: José María Anguita.
  • El Camino de Santiago a Pie.
    El País-Aguilar argitaletxea. Paco Nadal.
    2010ean eguneratua eta gainbegiratuta.
    Datu, anekdota eta istorio bitxi asko eta asko. Eguneratua; bizikletarako ere balio du.
  • Guía del Camino de Santiago a pie.
    Ediciones Tutor, S.A.-Madril. 6. argitaraldia.
    Egilea: José Manuel Somavilla.
  • El Camino de Santiago.
    Guía Ecos. (2010).
    Donejakue bidearen gidaliburu eguneratua.
  • El Camino de Santiago para peregrinos.
    Anaya argitaletxea.
    2010eko argitaraldi eguneratua.
    Egilea: Antón Pombo.
  • El Camino de Santiago en tu mochila.
    Anaya argitaletxea.
    2010eko argitaraldi eguneratua.
    Erabilgarria oinez eta bizikletaz joateko. Gidaliburu honek atera daitezkeen fitxak diren mapak diru, ezin hobeak ibilbidean zehar mapak ikusteko moduan izateko.
  • Guía azul Trotamundos.
    Anaya argitaletxea.
    Erromesaldia egiteko behar den guztiari buruzko informazio praktikoa du.
  • Guía Michelín del Camino de Santiago.
    Michelín argitaletxea. 2010.
    Mapak eta etapen profilak ditu.

Liburu orokorrak

  • Camino de Santiago.
    GR.U.P.O. argitaletxea
    Egilea: Luis Agromayor.
  • Los Caminos a Compostela. El arte de la peregrinación.
    Egilea: Ramón Izquierdo (2004).
  • El Peregrino de Compostela. Diario de un mago.
    Planeta argitaletxea. 1989.
    Egilea: Paulo Coelho.

Liburu bereziak

  • Codex Calixtinus. Guía del Peregrino Medieval.
    Itzulpena: Millán Bravo Lozano.
    Centro de Estudios del Camino de Santiago, 1989.

Liburu hori Donejakueren Liburua izenaz ere ezagutzen da, eta erromesaldiari publizitate gehien eman diotenetako batek idatzi zuen: Aymeric Picaud. Originala Santiagoko katedralean dago. Izena Kalisto II.a aita santuari zor zaio, zati askotan egile bezala ageri baita. XII. mendeko obra konplexua da, 5 zatitan edo liburutan banatuta dagoena:

  • I. liburua: Santiagori buruzko sermoien eta testu liturgikoen multzoa
  • II. liburua: 22 mirarien bilduma
  • III. liburua: santuaren gorpua lekualdatzea
  • IV. liburua edo Pseudo Turpín: Karlomagnoren eta Errolanen historia, Reimsko apezpikuarena (Turpín), ustez.
  • V. liburua edo Aymeric Picauden gidaliburua: Donejakue bideri buruz zehatz-mehatz idatzitako lehenbiziko gidaliburua: distantziak, ura, janaria, santutegiak...

Donejakue bidearen elkarteak

Donejakue bidearen elkarteak irabazi asmorik gabeko erakundeak dira; Compostelara egiten den erromesaldia eta haraino doazen bide guztiak berreskuratzeko ekimen pribatuen merezimendu handiko ahalegina ordezkatzen dute. Elkarte horiek bai Espainian, bai atzerrian daude, Donejakue bideari buruzko fenomenoa unibertsala baita. Behera kargatu Donejakue bidearen elkarte nagusien zerrenda (.pdf 52 kb).

Turismo bulegoak

Donejakue bidean zehar turismo bulego asko daude, eta horietan bideari buruzko datu praktikoak eta turistikoak ematen dira: zer ikusi, non jan, zer egin etapa bukatu eta gero, eta abar. Behera kargatu Frantziako Donejakue bidearen turismo bulego nagusien zerrenda (.pdf 50 kb).

Nafarroan, gainera, erromesari laguntzeko bulego bat dago Orreagan; honako hau da horren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:30era. Larunbat, igande etajaiegunetan 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:30era. Ohiko ordutegitik kanpo, Kolegiatan hartuko zaituzte (948 76 00 00).

Igo

Aholku praktikoak bidea egiteko

Ezustekoak saihesteko asmoz, Donejakue bidea egin aurretik prestatzea komeni da. Jarraian, erromesaldia hasi aurretik kontuan izan beharreko oinarrizko aholkuak emango dizkizugu.

Prestakuntza fisikoa

Edonork egin dezake erromesaldia oinez, beti ere bere aukera fisikoak kontuan izanez gero. Bidaia hasi aurretik ibilaldi motzak eginez eta pixkanaka luzatuz prestatzea gomendatzen dizugu. Bidean hasita, garrantzitsua da esfortzua dosifikatzea eta akidura saihestea. Nork bere muga aurkitu behar du, eta erritmoa bere prestaketara egokitu.

Plangintza

Etapen plan bat egitea komeni da, ohikoena egunero 25 edo 30 kilometro ibiltzea dela kontuan hartuz. Hobe da hasieran etapa motzak programatzea, gorputza ohitzen joan dadin. Tartean atseden egunen bat sartzea ere komeni da. Horretarako, lasaiago ikusi nahi duzun lekuren baten zaudela aprobetxatu dezakezu. Inguruko pertsonei planak eta egunak jakinaraztea gomendagarria da, larrialdiren bat izanez gero aurkitzeko moduan egon zaitezen.

Non hasi

Ohiko zalantza da erabakitzea Frantziako bidea non hasi. Gogorarazi behar da Donibane Garazitik Orreagara doan etapa denetan gogorrena dela, ez hainbeste distantziarengatik, baizik eta duen desnibel handiarengatik, mila metrotik gorakoa baita. Horrela, bada, ongi prestatuta egonez gero merezi du Pirinioak igaro eta bidea hastea mugaz bestaldeko euskal herri frantziar horretan. Gainerakoentzat, gomendagarria da bidea modu suabeagoan hastea, Orreagatik abiatuta.

Noiz egin

Udak eguraldi ona bermatzen du, baina urteko garairik jendetsuena ere bada, eta ostatua aurkitzeko arazoak egon daitezke. Neguan, urritik martxora, euria eta elurra aurkitzeko arriskua handia da. Iraila eta maiatza dira bidea egiteko hilabeterik egokienak, klima atsegina eta erromes kopuru txikiagoa direla-eta. Klima hotzago batetik etorriz gero, gogoratu pixkana-pixkana egokitu behar duzula eguzkitan egotera.

Elikadura eta hidratazioa

Gomendatzen da karbono hidrato asko dituzten elikagaiak: ogia, zerealak, mermeladak, hestekiak, pasta, arroza, patatak, galletak, barratxo energetikoak, frutak eta fruitu lehorrak. Hobe da jardunaldian gehiagotan jatea, eta gero eta kantitate txikiagoa jatea. Goizean ibiltzen bada, gosarian asko jan behar da, baina arratsaldean ibiltzen bada, hobe da bidean hasi baino bi ordu lehenago jatea. Bidean, fruta freskoak eta fruitu lehorrek ibilbidea osorik egiteko beharrezko energia emango digute. Zaldizkoak egun erdirako pentsua eraman beharko dio zaldiari. Gainerako pentsua laguntza-ibilgailuan eramaten ahal da.

Gainera, deshidratazioa saihesteko, likido asko hartzea ere ezinbestekoa da, eta, ahal bada, ez dadila oso hotza izan. Ez da itxaron behar egarri izan arte, gorputza deshidratatzen hasi eta gero agertzen baita sintoma hori. Bero handia egiten badu, urari gatz botatzea gomendatzen da, baita bikarbonato pixka bat ere (koilaratxo erdia). Kontuz bideko iturri, ibai eta errekekin. Edan aurretik, ur hori edateko modukoa dela ziurtatu behar da. Ur balde tolesgarri bat eraman behar da zaldiendako.

Arropa eta oinetakoak

Arropak arina izan behar du, transpiragarria, ez oso estua, isolatzailea eta aise garbitzeko eta lehortzeko modukoa. Ezinbesteko arropa besterik ez eraman (hiru kamiseta, bi galtza eta barruko arroparen eta galtzerdien hiru sorta). Ez ahaztu kapela edo txanoa, eguzkitarako betaurrekoak eta xira edo kapa bat.

Oinetakoek arinak izan behar dute, molde zabalekoak, amortiguazioarekin, erosoa, transpiragarria, orkatilak bihurduretatik babesteko eta lurzoru irregularretan ibiltzeko modukoa. Berria bada, gomendagarria da bizpahiru aldiz 10 edo 15 bitarteko tarteak egitea, bidea hasi baino lehen. Kotoizko galtzerdiak erabiltzea gomendatzen da, bigungarriz babestuak eta transpiragarriak, oinak urratuetatik eta babetatik babesteko modukoak. Eguneko bidea bukatu ondoren, jarri txankletak edo kirol oinetako erosoak. Oinetakoak etapan zehar busti badira, erraz lehor daitezke egunkari baten orriak sartuz. Hiru aldiz egiten bada hori, paperak hezetasuna xurgatu eta oinetakoak prest egonen dira hurrengo egunerako.

Botika-kutxa

Gaitz arrunten aurkako sendagaiak (hotzeria, buruko edo sabeleko mina, ziztadak, babak...), guraizeak, orratza eta haria babak sendatzeko, eguzkitarako krema (babes maila handikoa), giharretako mina arintzeko krema, ibuprofenoa, tiritak eta oinak erlaxatzeko krema.

Beste gauza erabilgarri batzuk

Ibilbidean edo laguntza-ibilgailuan zenbait gauza eramateko gomendatzen dizugu: euritik babesteko zorroa zelarako, polainak, zira, ordezko arropa, zaldizkoaren federazioko karneta eta zaldiarena, apoak garbitzeko tresna tolesgarria, abeltzain elektrikoa, zinta eta ziriak, belar ondu edo lasto zamak, zaldiak garbitzeko kit bat, ordezko ointokiak, aho uhalak, ekintzak...

Zaindu bidea

Denon ardura da bidea garbi mantentzea horretan zehar edo bideko herrietan dauden zaborrontziak eta zerbitzu higienikoak erabiliz. Ez utzi sekula oinetakorik edo jantzirik bidean.

Seguru ibili

Babestu eguzkitatik, babes maila handiko krema jarrita. Ordu beroenak saihesteko, goizean goiz jaikitzea komeni da. Tenperatura altuen ondorioz nekea sentituz gero, toki fresko bat aurkitu atseden hartzeko eta likidoa edan; indarrak berreskuratzeko onena litro eta erdi ur gatz koilarakadatxo batekin eta bikarbonato koilarakadatxo erdiarekin hartzea da.

Garrantzitsua da errepideak taldeka eta azkar zeharkatzea. Ez ahaztu zaldiaren apoak eta ferrak ongi zaintzea. Nahitaezkoa da larrialdirik gertatuz gero ferrak jartzeko kit bat eramatea bastetan eta edozein ezustekori aurre egiteko gutxieneko ezagutza izatea, eta... ongi ibili, erromes hori!

Igo

Donejakue bidea

Nafarroako Donejakue Bidea ezagutzea

Info praktikoa

Non jan eta lo egin

Bidean zer egin

Sartu hemendik Donejakue Bideko zerbitzu turistikoen eta kultura zein natura ondarearen informazio osoa biltzen duten fitxetara:

Gure proposamena...


» Proposamen guztiak ikusi